Gautegiz arteaga - Hogeita hamar kale artistatik gora hartuko du parte asteburuan Gautegiz Arteaga, Ibilaldia of Styles izenburupeko ekimenaren bigarren edizioan. Udalerriko hainbat txokotan ezarriko dira grafitiak, eta beronek ibilaldia egitea ahalbidetuko du. Euskal Herritik etorritakoak izango dira gehienak, nahiz eta Bartzelona, Malaga zein Cadizetik ere etorriko diren.

Mikel Aldekogarai arteagarra da egitasmoaren bultza-tzaile, Udalaren laguntzarekin. Proposamena argia da: “grafiti artearen sormen artistikoa sustatzea eta, bide batez, herriko gune ezberdinak erakusten ditu, bai herritarrei baita bisitariei ere”. Grafitilariak 11:00etatik 20:00ak arte arituko dira lanean, latunbatean zehar, Gautegiz Arteagako txoko ezberdinetan. Horma-irudiez gain, beste hainbat eragingarri ere izango du arte jaialdiak. Izan ere larunbatean, 12:00ak aldera, haurrentzako graffiti tailerra eskeiniko da plazan eta kontzertuak ere izango dira -el Txef A (12:00), Okher (16:00) eta The Rif Truckers (21:30). Gainera, “DJ Profesor G larunbat eta igandean musikaz beteko du ekimena”. Azkenik, “merchandisinga ere salgai izango da eta txozna bat jarriko da herriko zelaietan, Gautegiz Arteagako Gazteluaren aurrean”, Udaletik zehaztutakoaren arabera.

Aldekoagarairen esanetan, orain dela bi urte ospatu zen lehen edizioaren emaitza onak Ibilaldia of Styles bigarrenez antolatzera eraman du. “Jendeak zoriondu gintuen eta aurton herritar asko etorri dira euren hormak eskeiniaz ibilbidean sartzeko. Guztira, pribatuak eta Udalaren arteko 17 horma margotuko ditugu. Oso pozik gaude Udalaren laguntzarekin, hasieratik laguntza eskeini digu ekimenaren alde eginez. Kolaborazio perfektua izan da eta eskertzen dugu”. Bestelako euskarriak izango dira grafitiak egiteko: koadroak, metakrilatozko kutxak edota cellograff-eko mihiseak... - I. F.