BERMEO. Beraz, aparkalekuak, Bermeo Gaztelugatxeko San Juan bisitatu nahi dutenen sarrera izan dadin balioko du, hau da, bertara hurbildu nahi duten pertsona guztiek Bermeo herritik egin dezaten garraio publikoa erabiliz. Azpiegitura berri honi esker, aukera-espazio berriak irekiko dira herriarentzat bisitariek eragina izango dutelako tokiko ekonomian.

Azpiegitura berri honen obren aurrekontua 637.836 euro da eta aurtengo maiatza eta iraila hilabete artean burutu dira lan hauek; dena dela, oraindik ere paperontziak eta arbolak jartzea falta da eta elementu horiek urtea amaitu aurretik jarriko dira euren bidezko lekuetan.

Hilerritik eta Itxas Gane futbol zelaitik hurbil dagoen aparkaleku hau eraikitzeko jatorriz 76 plazako aparkalekua zuen 8.013 metro karratuko lurra erabili da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 515.000 euroko inbertsioa egin du ekipamendu berri honetan; azpiegitura honek udalerrian aparkalekuaren arloan dauden beharrizanak estaliko ditu eta, aldi berean, Bermeoko udalak 2019an egin zuen Mugikortasun eta Aparkalekuen Planaren planteamenduari erantzuten dio.