Bermeo - Bermeoko Artza frontoian azken hilabeteetan egin diren lanak bukatu dira jadanik. Kirol instalazioak hainbat berrikuntza izan ditu, “erabiltzaileek erraztasun gehiago izan ditzaten eta irisgarritasuna nabarmenki hobetuz”, udalaren esanean.

Honela, besteak beste, aldagelak, komunak, elbarrituentzako aldapa, eskailerak? berritu dira. Guztira, 113.389,50 euro inbertitu dira hobekuntza lan hauetan. Lan hauek Udal Gobernuaren kirol instalazioak berritzeko eta manten-tzeko estrategiaren barruan sar-tzen dira.

Hainbat dira aurrera eraman diren berrikuntza lanak. Aldagelak eta komunak berriak dira, itxura eta erosotasuna nabarmenki hobetuz.

Aurrera eraman den berritasun garrantzitsuenetako bat elbarrituek barrura sartzeko erabiliko duten aldaparena da. Izan ere, berria egin eta tokiz aldatu da. Gaur egun, taberna alboan dagoen sarreratik sartu ahal izango dira, erosotasuna nabarmenki hobetuz.

Bigarren sarreran dauden eskailerak ere erabat berritu dira, ebakuazioaren mesedetan. Lehen zeudenak kendu eta berriak egin dira eta, gaur egun, zabalera handiagoa dute. Gainera, putzu septikoa kendu eta ur zikinak herriko saneamendu sarera desbideratu dira.

Aldagelek leku gehiago lortu dute erabiltzaileen erosotasunerako beharrezkoak diren lan hauei esker. Hobekuntzak larunbat honetan probatuko dira frontoian egongo den pilota partida profesionalean. 18:00etan izango da norgeiagoka. Egun hauetan ospa-tzen diren Bermeoko jaien egitarauaren barruan aurreikusitako ekitaldietako bat da. - DEIA