Bermeo - Musika estilo ezberdinak bost egunetan zehar. Urtero uda partean antolatzen den Musika Asteak horixe ekarriko du Bermeora abuztuaren 5etik 9ra arteko programan. Udaleko arduradunek asteon eman dute emanaldien gaineko informazioa, Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Alazne Zumeta bertan zela. Abuztuaren 9koa ez ezik, beste guztiak doakoak izango direla aurreratu dute. “Aurten ere, gustu guztietarako eskaintza egongo” dela azpimarratu dute.

Zehaztu dutenez, “abuztuaren 9ko kontzertua kenduta -Bermeoko Kafe Antzokian ospattuko dena-, gainon-tzekoak Santa Maria elizan egingo dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da”. Tangoa, Tanar Quartetik eskutik; zein Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ikuskizunak izango dira gozagarri nagusiak, baina ez bakarrak. Izan ere, Bermeoko Izaro Abesbatzak ere presentzia izango duelako, baita Thierry Biscary behenafarraren Manez eta Kobreak taldeak ere.

Musika Astea abuztuaren 5ean hasiko da eta protagonista nagusia gaur egunean Bilboko Orkestra Sinfonikoan ari den Azerbaijango Azer Lyutfaliev biolinista izango da. Bere ondoan izango dira maria Zubimendi de la Hoz, Mariano Santamaria eta Cristopher Filler, laukotea eratuz, eta Astor Piazolla handiari omenaldia eginez. Abuztuaren 6an, berriz, doinuak zeharo desberdinak izango dira, Izaro Abesbatzeko ahots zuriek hartuko baitute Santa Maria eliza. Polifonia, euskal kanta zein pop kantak izango dituzte kantagai. Hurrengoko egunean, abuztuaren 7an, Magna boskotea izango da taulagainean. Nikolas Zubia, Iker Urreta, Asier Urreta, Iñigo Sarasola eta Joaquin Francisco Diazek osatutako haizezko metal boskotearen txanda izango da. Abuztuaren 8an, azkenik, doako azken kontzertua eskainiko da, kasu honetan Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik, beti ere Lucia Marinen gidaritzapena. Errepertorioari dagokionez, kon-tzertua flauta eta orkestrarako izangpo da eta Carl Stamitz, Walter Lebermann eta Antonin Dvoraken lanak interpretatuko dituzte.

Bermeoko Musika Asteak amaiera ezin hobea izango du Kalakan taldean ibilitako Thierry Biscaryrekin (1976, Anhauze, Behe Nafarroa)eta bere proiektu berrienarekin, Manez eta Kobreak deritzona. Abuztuaren 9an izango da, kasu honetan Kafe An-tzokiko taulagainean eta sei euroko sarreraren truke.

Musikaz gain, astea dan-tzan amaituko dute Bermeon, 33. edizioa beteko duen Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin. Alkartasuna Dantza taldeak antolatuta, Agrupación Folclórica Asturiana Los Xustos, Errusiako Yunost eta Errumaniako Nuntasii Bihorului taldeak etorriko dira, Artza frontoian izango den emanaldian. Hi-tzordua abuztuaren 10erako finkatu dute, 21:00etanbost euroren truke.