GERNIKA-LUMO. Diru laguntzak “norgehiagoka erregimeneko eran” eman eta dirua irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta egongo dira “eta, jakina, kultura susta-tzeko jardueretan dihardutenei eskainiko zaie”. Hala, diru laguntzak jaso-tzeko oinarriak www.gernika-lumo.net Udaleko web gunean deskargatu ahal izango dira.

“Eskabideak Kultur Etxean aurkeztu beharko” direla azaldu dute, azkenik. Eta eskabidearekin batera, udaleko bozeramaileek “diru laguntza eskatzen den jarduera proiektuaren memoria ere aurkeztu beharko” dela gaineratu dute.