Bermeo - Hiru saio izango ditu aurtengo Jazzber festibalak, Bermeoko Jazzaldiak. Kafe Antzokia eszenatoki bilakatuta, Jon Urrutia Trio, José Angel Lorente Quintet eta Szymon Klekowicki Sextet izango dira taulagainean Bermeoko bihartik hasita eta uztailaren 5era arte. “Eskualdean egiten den jazz jaialdi bakarra” dena doakoa izango da.

“Jazzberrek kalitatezko programa oso erakargarria eskainiko duela” azpimarratu dute antolaketa lanak bere gain hartzen dituen Jizz Jazz taldeak. Hala azaldu zuten elkarteko arduradun Igor Markaida eta Joseba Verdesek prentsaurrekoan,Bermeoko Kultura zinego-tzi Alazne Zumetarekin batera. Hala, “tradizioa eta modernotasuna bateratzen” dituen Jon Urrutia Triok emango die hasiera kontzertuei, bihar arratsa-ldeko 20:30etik aurrera. Ordutegi bera izango dute Jose Angel Lorente Quintet eta Szymon Klekowicki Sextet taldeek, hurrenez hurren uztailaren 4an eta 5ean arituko direnak. Lehen taldeak “urteko jazz egitasmorik onenaren BBK saria jaso du” eta bigarrenek, Poloniatik etorriak, “jazzaren erantzun modernoa direla” nabarmendu dute.

Bestetik, Jazzber zikloak bere helburuari tinko eusten dio. Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz taldeak Jazzberrekin lortu nahi dituzten helburuak dira “Busturialdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultza-tzea, jazz mundua herrira hurbiltzea eta jazz musikaren joera berrienak ezagutaraztea”. Zumetak, Markaidak eta Verdesek gogoratu dutenez, Bermeoko Jazzaldiak, “Bermeo eta inguruko herrietako jazz musika zaletuei eta musika zaleei orokorrean, kontzertuekin gozatzeko eta jazz estiloa hobeto ezagutzeko aukera ematen die”. Horrela, “pertsona guztiak XXII. Jazzber honetan parte hartzera eta kontzertuekin disfrutatzera gonbidatu” nahi izan dituzte. Zumetak, bestetik, eskerrak eman dizkio Jizz Jazz taldeari jaialdia “eskualdean erreferentea izatea lortu duelako eta urterik urtera kalitatezko programa lortzeko lan handia egiten duelako”. - I. F.