Lekeitio - Azken hiru hamarkadetan uzta oparoa utzi duen Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeition itsasoratuko da, beste behin, datorren uztailaren 18tik 21era bitartean. Guztira 25 emanaldi izango ditu festibalak bere 30. urteurrenean. Txile, Frantzia, Italia edota Kataluniatik etorritako artistek Lekeitioko kaleak agertoki bilakatuko dituzte, baina euskal eszenak ere bere tokia izango du. Ani-tza eta proposamenetan ugaria, eduki eta formatu mailan sakonera handia izango du Kalekak.

“Kale antzerki jaialdi bat izatetik, mota guztietako kale arteak hartzera igaro” da Kaleka -lehen Nazioarteko Kale Antzerki izendatu zena-, hau da, “bere aukerak areagotu eta aniztasun handiagoa eman” zaio eta berria zabaldu zenetik, 2016tik. Antolatzaileen esanetan “eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako keinu-antzerki, dantza, zirkua, clown, esperimentazio espazioa, kabareta, piroteknia, txotxongiloak, instalakuntza dira” dituela, uztailaren 18tik 21era egunero plazaratuko den eguneroko programazioan.

Hiru lan-lerro ditu Kalekak: Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch. Lehen sailen izango dira Lokke, Zanguango, Truca Rec eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak. Azken hauek Deabruak Gara - Som Diables ikuskizuna aurkeztuko dute plazan eta portuan. Taldeak eta Kataluniatik etorritako correfoc direlakoek “Euskal Herrian izan den su jairik handiena” ekarriko dute, 200dik gora parte hartzailerekin”, Maider Illana antolakuntza taldeko kideak azaldu zuen moduan.

Sail ofizialean atzerriko kale arteen erreferenteetakoak diren Chiara Marchese italiarra eta Txiletik etorritako Murmuyo izango dira. Azkenik, Kataluniako Cya Y Tú que pintas eta Zero en conducta arituko dira Lekeition, “Kantabriatik Createctura kolektiboa, Toledoko 7 Bubbles konpainia, Andaluziatik La Nordika eta Galiziatik Sincronacias”. Esperimentazioak ere txokoa izango du, “aurten Truca Rec eta 7 Bubbles kolektiboen eskutik. Hauetaz gain Kairós gune doia izeneko espazio berria ere izango dugu”.

Kaleka Scratch eta Kalekaz Blai direlakoek, berriz, beste helburu zehatzagoak dituzte. Lehenak garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batuko ditu. Bigarrenak, bestetik, “urtean zehar jaialdiaren presentziak jarraikortasuna izatea du helburu, horretarako bereziki zuzendutako jarduerak sustatuz”. Horren adierazle izen zen atzoko aukerzpena bera. Lekeitioko Azkue Ikastola eta Eskolako Cia Shakti Olaizolaren Baldin Bada ikuskizunaz gozaztzeko aukera izanzuten, baina Euskal Zine Bilerarekin, Arropaineko Arraguarekin edota Malekoai txiringitoarekin ere elkarlanean aritu dira.

Illanaz aparte, atzoko aurkezpen ekitaldia izan ziren Lekeitioko alkate Koldo Goitia, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Andoni Iturbe eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapen Zuzendari Aitziber Atorrasagasti. Hirurek baloratu zute “Kalekak Lekeitioko kulturari egiten dion aportazioa”, baina batez ere herrialde mailan bilakatu den “erreferentea dela” gaineratu zuten. Hiru hamarkada betetzeko prest den “kale arte garaikidearen adierazleetako bat izanik”, erakundeak Kalekaren bidelagun izaten jarraituko dutela phitzeman zuten.