Bermeo - Aurtengo edizioa hilerri aurreko zelaian izango dela jakinarazi dute Emilio Hormaetxebarria eta Zigor Sasiain Izaro Bikers Bermeo taldeko presidente eta ordezkariak, hurrenez hurren; eta Aingeru Astuik, Bermeoko jarduneko Kultura zinegotziak. Hormaetxebarriak adierazi duenez, “Magurios Bizkaiko moto kontzentrazio garrantzitsuenetariko bat bezala finkatzea” da Izaro Bikers Bermeo taldearen helburu nagusia, eta euren asmoa “jatorri askotako motorzaleak erakartzea” da.

Magurios Motorren kontzentrazioa bihar hasiko da 20:00etan, txosnen irekierarekink. Ongi etorria emateko bertaratutakoek berakatz-zopa gozoa hartzeko aukera izango dute. Larunbatean, goizeko 10:00etan izena ematea irekiko da eta, 11:30etan Urdaibai eskualdetik motorrekin ibilbidea egingo dute motorzaleek, “gure paisaia izugarriak toki guztietako motorzaleei ezagutarazteko asmoarekin”.

18:30ean Emilio Zamora stuntman famatuaren erakusketa ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. 21:00etan afaria izango da eta 22:30ean musikaren txanda izango da. Lehenik eta behin, Haxotz taldearen kontzertua izango da eta, ondoren, Mojinos Escozios talde kataluniar famatuaren hard rock eta heavy metal musika kon-tzertuarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Jaiak aurrera jarraituko du, DJ Oihan Vega irrati eta telebistako esatari famatuaren soinuekin eta egun Euskal Herriko DJ garrantzi-tsuenetarikoa den saioarekin.

Igandeko 10:00etan izena emateko aukera irekiko da. 11:00etatik 12:30etara motorrekin ibilbidea egingo da eta 13:00etan, berriro ere, Matxitxako bidean Emilio Zamora stuntman famatuaren erakusketa egongo da, 14:30ean bazkaria eta oparien zozketak egingo dira, jaiari behar bezalako amaiera emateko. Asteburu osoa konzentrazioan parte har-tzeko 20 euro ordaindu behar da; 12 euro egun bakarragatik. 200 kilometro baino urrunagotik datozen gidariek prezio berezia izango dute, 10 euro, hain zuzen ere.