Bermeo - Ikasturtero, bariku eta zapatuetan zerbitzu ematen duten Bermeoko Gaztelekuak eta Ludotekak urte amaierako festa ospatuko dute asteburuan. 6 eta 18 urte bitartekoen aisialdian lan egiten duten Udaleko ekipamendu biek datorren urrira arte agur esateko jardunaldiak izango dira. “Musika, jokoak, jatekoa eta giro ezin hobea izango dira ikasturte amaierako jaietan, udako oporrei ongi etorria emateko”, Udaleko bozeramaileek zehaztu dutenez.

Seis eta 11 urte bitartekoak batzen dituen Ludoteka zerbitzua “barikuetan eta zapatuetan egoten da zabalik, 17:30etik 20:30era”. Bestalde, “nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan zabaltzen, 18:00etatik 22:00etara izaten da” zabalik. Hezitzaile bi aritzen dira lanean. “Orain udako oporrak hartu dituzte eta zerbitzua berriro ere urrian hasiko da”, azaldu dute. - I. Fradua