BILBO. Minbiziaren aurkako kanpaina protagonista izango da Bermeoko Arrain Azokan, maiatzaren 9tik 20ra. Kanpainan parte hartzeko sare sozialetara argazki bat igo behar atuna jaten (instagram,facebook edo twitterrera)#Bermeotunaminbiziarenaurka edota #Bermeotunacontraelcáncerhashtag-arekin.

Igotakoargazki bakoitzagatik BTWC-ek euro bat bideratukoduMinbiziaren Aurkako Elkartera, Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroakatunaren kontsumoak gibeleko minbiziaren prebentzioan dituen onurakaztertzeko egingo duen ikerketa finantzatzeko.

#Bermeotunaminbiziarenaurka#Bermeotunacontraelcáncer kanpainasolidarioa gaurtik, maiatzaren9tik, maiatzaren 20ra arteizango da eta atuna,ikerketa eta elkartasuna ardatzduen ekimen hau BermeokoArrain Azokaren protagonistagarrantzitsua bilakatuko da maiatzaren17, 18 eta 19an;izan ere, bertan MinbiziarenAurkako Elkartea eta CIC Biogune zentroa stand bateanegongo dira, euren lanaren berri emateko eta ikerketa honek duengarrantzia azaltzeko. Horrez gain, era ludiko batean jendeak atunajaten argazkiak ateratzeko photocall-ak izango dituzte arrainazokaren hainbat eszenatokitan, besteak beste, Kofradia Zaharrekoelkartasun gunean eta pintxoak jateko gunean.

Guztihorren berri eman dute gaur prentsaurrekoan BittorOrozek,BTWCekopresidenteak; IdurreBidegurenek,Bermeoko alkateak eta Arrain Azoka elkarteko presidenteak; GabrielMaría Otalorak,Bizkaiako Minbiziaren Aurkako Elkarteko gerenteak; MaluMartinez ChantarrekCIC bioGUNEk-Ciberehd Liver Disease laborategiaren zuzendariak, etaAlfonsoMartínezeta IkerOyenartek Liver Disease ikertzaileak CIC bioGUNEn.

Bertanazaldu dutenez, kanpaina hau gaur bertan, maiatzaren 9an, hasten daeta maiatzaren 20ra arte luzatuko da; hortaz, "minbiziari aurreegiteko ikerketari babesa eman nahi diotenek jadanik egin ahal dute,era oso erraz batean gainera: atuna jaten argazki bat egin etafacebook, instagram edota twitterrra igo".

Argazkibakoitzagatik BTWC ekimenak euro bat emango dio Minbiziaren Aurkakoelkarteari eta lortutako dirua CIC Biogunek atunaren kontsumoakgibeleko minbiziaren prebentzioan dituen onurak aztertzeko egingoduen ikerketara zuzenduko da. Proiektu hori María Luz MartínezChantar doktorearen laborategian garatuko da, Bizkaiko CIC Bioguneikerketa zentroan, hain zuzen ere.

Omega3

Ikerketahonen helburu nagusia da Omega3 gantz azidoek, gibel minbizi modelopreklinikoetan dituzten efektu onuragarriak ebaluatzea. Ildo honetan,azaldu dutenez asko dira atunaren onurak osasunarentzat: atunakOmega3 asko du, antioxidatzaile indartsua da eta memoria eta ikusmenahobetzen ditu. Gainera, gehiegizko pisua eta obesitatea erregulatzenditu, horregatik osasuntsu bizitzen laguntzen du eta arazokardiobaskularrak izateko arriskua txikitzen du.

Eraberean, atuna janda gibeleko minbizia izateko arriskua txikitu egitendela adierazi dute.Horregatik,#Bermeotunaminbiziarenaurka#Bermeotunacontraelcáncer elkartasunegitasmoaren garrantzia nabarmendu dute. Gainera, kontuan izan beharda gibeleko minbizia munduan gehien dagoen seigarren minbizi motadela eta estatuan urtero 3.000 laguni aurkitzen zaion minbizia dela.Munduangaixotasun honek eragiten dituen heriotzetatik, gibeleko hau daheriotza gehien eragiten duen bigarren minbizi mota.

"Hortaz,pertsona guztiak animatu nahi ditugu gaurtik eta maiatzaren 20raatuna jaten argazkia ateratzera eta #Bermeotunaminbiziarenaurka#Bermeotunacontraelcáncer hashtag-arekinsare sozialetara igotzera, atunarenkontsumoak gibelaren minbiziaren prebentzioan dituen onurakaztertzeko egingo duen ikerketa lagunduko duelako", azpimarratudute.Eraberean, pertsona guztiak "25. Urteurrena betetzen duen BermeokoArrain Azokara animatu dituzte maiatzaren 17, 18 eta 19an bertanatunarekin, elkartasunarekin eta jasangarritasunarekin gozatzekoaukera izugarria izango dutelako".