Martxan da jada tokiko gazte sortzaileei laguntzea xede duen Gazte Artea Ezkerraldean izeneko arte-erakusketaren bederatzigarren edizioa. Ekimen hau Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udaletako Gazteria Zerbitzuek jarri dute martxan.

Proiektu honek, Ezkerraldea Gaztedi plataforman kokatutakoaren helburu hauexek ditu: batetik, arte sormena sustatzea eta, bestetik, eskualdeko gazte sortzaileei laguntzea.

Gazte Artea Ezkerraldean hamargarren edizioan parte hartzeko hautatutako pertsonek beren lanak ezagutarazteko aukera izango dute. Xedea hori izanik, zirkuituak lau udalerriak bisitatuko ditu irailetik abendura.

Proiektu honetan parte hartu ahal izango dute 15 eta 29 urte bitarteko gazteek, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon erroldatuta badaude. Era berean, 30 urtetik beherako artistak aurkez daitezke deialdira, 2018a baino lehenagoko edizioetan, urte hori barne, parte hartu badute.

2022ko Gazte Artea Ezkerraldean edizio honetan esku hartze aldera, izena emateko azken eguna ekainaren 15ean izango da. Era berean, interesa duten gazteek beren udalerrietako Gazteria Zerbitzuetan izapidetu ahal izango dute eskabidea, beren datu pertsonalak jasotzen dituen fitxa bat eta artearen esparruan egindako ibilbidearen deskribapen txiki bat emanez.

Udalerri bakoitzak erakusketan ordezkatzeko artista bat aukeratuko du. Portugaleten hasiko da irailaren 16an, urriaren 17tik azaroaren 12ra Sestaon bisita daiteke, gero Santurtzin azaroaren 15etik abenduaren 22ra eta amaitzeko Barakaldon 2023ko urtarrilean.

Edizio honetara arte guztira 36 artista gaztek erakutsi dituzte beren pintura-, eskultura- eta argazki-proposamenak, baita beste diziplina artistiko batzuetakoek ere beren ibilbide profesionalean aurrerapauso bat eman dutelarik Ezkerraldeko udaletako Gazteria Zerbitzuei esker.