Gaur goizean, urriaren hasierarekin batera, Barakaldoko Udalak, Fotopop Producciones Cluturales elkartearekin elkarlanean, martxan jarri du herritarrei argazkigintza hurbiltzea helburu duen Baffest jaialdiaren seigarren edizioa.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Miren Pastor jaialdiko komisarioak, Mikel Etxebarria Bizkaiko Foru Aldundiko kultur ekintzako zerbitzuburuak, eta gaur arratsaldean, 18:00etan, El Regaton bere erakusketa aurkeztuko duen Denisse Ariana Pérez eta Paloma Rincon argazkilariek azaldu dituzte hitzordu honen xehetasunak udalerriko erdiguneko Bide Onera Plazan: Sail Nagusiko 6 argazkilari eta Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketaren finalista diren beste 6.

Paloma Rinconek, Ione Saizarrek, Tatjana Schlörek, Deneb Martosek, Denisse Ariana Perezek eta Maria Azkaratek, 2020ko Lehiaketaren irabazleak, formatu handiko argazkiak erakutsiko dizkiete ikusleei, bakoitza gai batekin, bakoitza hausnarketa batekin, bisitari bakoitzak eman gura diona, hain zuzen ere.

Era berean, Barakaldoko kale eta espazioetatik egin ahal izango duten ibilbidean, ikusleek, BAFFEST 2021 lehiaketako 6 finalisten, Cris P. Lareo, Andrea Aguilera, Sara Santos, Manuela Lorente, Rocio Bueno eta Elba Haxel argazkilarien, erakusketekin egingo dute topo. Gogorarazi behar da urriaren 9an, Clara Campoamor Kultur Etxean egingo den Baffest Argazki Egunarekin bat etorriz, finalistek euren lanak epaimahaiaren aurrean defendatuko dituztela eta arratsaldean bi sariak emango direla: Barakaldo Saria, euskal emakume argazkilari onenari, eta Baffest Saria estatuko emakume argazkilari onenari.

Irailean ere izan da erakusketa eta argazkilari gehiago. Zehazki 10, "Sortu. Errebelatu. Orekatu" erakusketan parte hartu dutenak: Yone Estívariz, Ura Iturralde, Maied Urrutia, Izaskun Luengas, Ainhoa Resano, Ana Martín, Arantza Elejabeitia, Lola Guerricaechebarria, Jennifer Custodio eta María Aurtenechea.

Prentsaurrekoaren ostean, inguruko hainbat erakusketa bisitatu dira eta, arratsaldean, hitzordua 18:00etan izango da El Regaton, Denisse Ariana Perez argazkilariaren erakusketaren inaugurazioarekin. Denentzat irekia izango den bisitaldia elizatik abiatuko da, eta argazkilaria bera eta Miren Pastor jaialdiko komisarioa izango dira.

JARDUERA PARALELOEN EGUTEGIA

Jaialdiak jende guztiari zuzendutako doako jarduera paraleloen programazio osoa biltzen du aurtengo eskaintza osatzeko:

Urriak 9, larunbata

  • 10:00: BAFFEST Argazki Eguna
  • Clara Campoamor Kultur Etxea: Emakume Argazkilarien BAFFEST 2021 Lehiaketako 6 finalisten lanak aurrez aurre ikusiko dira epaimahaiaren aurrean. Jendeari irekitako oso edukiera txikia.
  • 12:45: Roberto Villalonek eta Miren Pastorrek gidatutako jende guztiarentzako bisita irekia Bide Onera plazatik abiatuta.
  • Arratsaldean (17:00), Clara Campoamor Kultur Etxean:
  1. Mahai-ingurua Maria Azkarate, Deneb Martos eta Tatjana Schlör argazkilariekin eta Miren Pastorrekin.
  2. "Esto es un cuerpo" argazki aldizkariaren aurkezpena.
  3. Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketaren bi sarien banaketa. Nagore Legarreta lehiaketaren arduradunak banatuko ditu sariak.

Igandea, urriak 10

  • Goizean (10-14:00), BIC Bizkaia Ezkerraldean (Barakaldo), izena eman ondoren:
  • Umeentzako "Zianotipia esperimentala" tailerra. Maied Urrutiak emango du, 8-12 urteko umeentzat.
  • Argazki-tailer praktikoa, Elisa González Miralles argazkilariak emango du (helduentzat).
  • Izen ematea baffest@baffest.eus bidez

Larunbata, urriak 16:

  • 12:30ean: Bisita gidatua Bide Onera plazatik abiatuta.

Osteguna, urriak 21:

  • Asuntzi Martínez argazkilariaren argazki-poema liburua aurkeztuko da Clara Campoamor Kultur Etxean. Arratsaldeko ordutegia, sare sozialen bidez iragarriko da.

Osteguna, urriak 28:

  • Susana Gonzálezen eta Silvia Ayerraren "Las Hijas del barrio" proiektuaren aurkezpena Clara Campoamor Kultur Etxean. Arratsaldeko ordutegia, sare sozialen bidez iragarriko da.

Larunbata, urriak 30:

  • 12:00: bisita gidatua Bide Onera plazatik abiatuta + Argazki Solidarioa, Foruen pasealekuan, Barakaldoko Evoke argazki-elkartearekin batera.