Ezkerraldea

Egitarau zabala eskainiko du Barakaldo Kirolakek ikasturte honetan

17.09.2021 | 15:48

Barakaldo erabat prest dago kirol-ikasturte berriari hasiera emateko. Datorren astelehenean ireki egingo da udalerriko kiroldegi guztietan aurreinskripzioak egiteko epea. Aurten, Barakaldo Kirolakek egitarau zabala eskaini ko du, 74 kirol-ikastaro baino gehiagorekin. Eskainiko diren ikastaro berrien artean nabarmentzekoak dira Body Rono, Fit Circuit Training, gimnasia aktiboa edo igeriketa gidatua, besteak beste.

Urriaren 4an eta 5ean hasiko da kirol jarduera guztien ikasturtea. Modalitate berriak eskainiko dira jarduera fisikoetan, barakaldarren sasoia hobetzeko. Body Tonok, esate batera, indarra, koordinazioa eta malgutasuna konbinatzen ditu, garapen harmonikoa lortzeko, ariketa osasungarriak eta atseginak eginez. Ariketa hipertrofikoak dira Fit Corcuit Training-en, berriz, entrenamenduak, ariketa eta etenaldiak konbinatzen ditu. 5-10 saioko zirkuituak dira, eta horietako bakoitzean muskulu-talde bat lantzen da. Gimnasia Aktiboa ere sartu da, helduei zuzendua, intentsitate txikiko eta ertaineko ariketekin, gorputz malgua eta arina eta jarrera-heziketa egokia mantentzeko helburuz. Gainera, zahartze aktiboko ikastaroak mantenduko dira, lehen Adinekoen Gimnasia esaten zitzaiona.

Gorostitzako eta Lasesarreko kiroldegietan eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan egingo dira jarduerak, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. "Interesa duenak kiroldegietako edozeinetan eman dezake izena", esan du Barakaldo Kirolaken buru Iñigo Asensiok, herritarrak animatuz.

URETAKO JARDUERA BERRIAK

Urriaren 4an eta 5ean hasiko dira uretako jarduerak ere, bai Lasesarren bai Gorostitzan. Aurten, beste modalitate batzuk eskainiko dira, hala nola, igeriketa gidatua, bezeroak igeriketako entrenamenduan has daitezen. "Hobekuntza fasean aritu eta praktika berariazkoagoa egin nahi dutenei zuzenduta dago", azaldu du presidenteak.

Horrez gainera, hileko jarduerak eskaintzen jarraituko dute kiroldegiek, hala nola, aquacombi, aquagim, igeriketa terapeutikoa, matroigeriketa eta adinekoentzako ur gimnasia. Niniek, 3 urteko umeek, lehen eta bigarren mailakoek, 6 urtetik gorakoek eta 3 urteko umeek eta haien senideek ere izango dituzte igeriketa ikastaroak.

Bestalde, Lasesarreko UBOk goizeko jarduerak irailaren 16an hasiko dituela iragarri du presidenteak.

noticias de deia