Barakaldoko Udalak eskola-absentismoari aurre egiteko ahaleginak egiten darrai. Hori lortzeko helburuarekin, laugarren urtez jarraian, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleei bideratutako kartel lehiaketa antolatu egin dute.

Absentismoaren aurkako urteko kanpainaren leloa eta irudia aukeratzeko lehiaketa hiru urtez izan da martxan, eta aipatutako ikasmailetan dauden ikasleek ekainaren 30era arte, ostirala, bidali ahal izango dituzte beren diseinuak; aurtengoaren leloa El Pilar Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle Carla Iñíguez Lópezek sortu zuen, eta Erabaki Zure Patua izan da.

"Urte osoan ikastetxez ikastetxe absentismoaren aurka borrokatzeko gure artean izango ditugun leloa eta marrazkia gauzatzera animatu nahi ditugu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek jakin dezaten zein garrantzitsua den eskoletara joatea eta biharko egunean lagungarri izango duten prestakuntza jasotzea", azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Parte hartu nahi duten ikasleek diseinuen argazkia - dena delako marrazki nahiz pintura teknika erabilita - bidali behar dute absentismoeducacion@barakaldo.eus helbide elektronikora. Esloganaren hizkuntzak inklusiboa izan behar du, eta genero berdintasuna sustatu. Irudiarekin batera, ikaslearen datuak eta hari emandako baimena (eremu guztiak behar bezala beteta), lanaren egileen legezko tutoreek sinatuta, marrazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean jakinarazteko.

IRABAZLEARENTZAKO SARIA

Hiriko ikastetxeetan egiten den kanpaina baten irudia diseinu propioa izatearen poztasunaz gain, bozgorailu adimentsu bat ere eskaintzen du Eskola Absentismoaren aurkako kartel lehiaketak. Lehiaketaren irabazlea ikasle duen ikastetxeak lehentasuna izango du, gainera, eskola-absentismoaren aurkako laugarren kanpainarako antolatuko diren jarduera edo ekitaldietan.