BARAKALDO. Barakaldoko Udalak apirilaren hasieran izango diren Aste Santuko oporretan udalerriko gazteei bideratutako aisialdi-programazioa aurkeztu egin du dagoeneko.

Jarduera gehienak koronabirusaren karietara bete beharreko protokoloetara egokituko dira, eta beraz, hirian egingo dira, gune irekiak eta erabiltzeko moduan diren instalazioak aprobetxatuz. Aldez aurretik izena eman beharko da -datorren astelehenetik aurrera- edukiera mugatua delako, bai eta ezarritako segurtasun protokoloak betetzeko konpromisoa hartu ere.

"Gazteek jarduerak prestatzeko eskatzen digute, eta horregatik jarri dugu ahalik eta parte-hartze zabalena eskaintzen duen programa berri hau martxan. Txandetan antolatuta daude jarduera gehienak, eta horrela, gazte gehiagoak hartu ahal izango du parte proiektuan.

Udaberriko Gunea programan kanpoko jarduerak egingo dira, hala nola, paseoa itsasadarrean piraguaz, trebetasun-gimkhana bizikletaz, skate tailerra, ihes-gela jokoak, bai eta Gurutzeta eta Lurki Bilgune topalekuetan antolatutakoak, martxoaren 26tik apirilaren 10era arte. Izen-emateak udal egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta inskripzio-ordenaren arabera onartuko, martxoaren 15etik 19ra, jarduera bakoitzari dagokion edukiera bete arte.

PROGRAMAZIOA, TOPALEKUETAN ERE

Hiriko topalekuen sarean ere antolatu ditu Gazteria Arloak Aste Santuko oporretarako jarduerak. Hainbat txandatan egingo dira, arratsaldez (16:00etatik 17:30era eta 18::00etatik 19:30era), Gurutzetan (Balejo, 4) eta Lurki Bilgunean (Lurkitzaga, 2). ISZko topagunea, ordea, itxita dago, adinekoekin partekatzen baita eraikina.

Jarduerak doan dira, eta parte hartu nahi izatera, uaxapez idatzi edo deitu 688 748 923 telefono zenbakira, arratsaldeetan (15:00etatik 20:00etara). Jarduera horien artean nabarmentzekoak dira dantza tailerra, tote bag-en kustomizazioa, Mario Bross txapelketak, postregintza, DJ tailerra eta abar. "Gazte aisialdirako guneotako parte-hartzaileei gehien gusta dakizkiekeen tailerrak prestatzen ahalegindu gara, oporraldian topalekuak aukera ditzaten ondo pasatzeko aukera seguru modura", azpimarratu du zinegotziak.

GAZTE BULEGOA ZERBITZUAREN PROGRAMAZIOA

Gazte Bulegoaren bidez prestatu ditu Gazteria Zerbitzuak 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako ekintzak. Ildo horretan sortu da, prestakuntza jarduerak egiteaz gainera, aisia, kultur eta elkartasun ekintzak bideratuko dituen programa bat, "gazte horiek ere behar baitute aisialdiko jarduerez gozatu, lagunekin egon eta inguru seguru eta osasungarrian parte-hartu", adierazi du Martínek.

Izena eman nahi izatera, martxoaren 22tik 29ra, zuzenean jo Gazte Bulegora, bertaratuz nahiz gaztebulegoa@barakaldo.eus helbidera mezua idatziz nahiz telefonoz 944 789 596 zenbakira deituz/Whatsapp 688639935.