BILBO. Zallan kokatutako Bolunburuko jolas-guneak itxura berria izango du, Bizkaiko Foru Aldundiak Zallako Udalarekin sinatu berri duen elkarlanerako akordioari esker. Lan horiek jarduera berriak eta Bolunburuko monumento-multzoko eta inguruetako ondare-, historia- eta kultura- balioa indartzen duten erabilerak sustatzeko helburuarekin egingo dira.

Beste ekintza batzuen artean, foru-instituzioak inguruko barbakoak kenduko ditu eta orain dela gutxi berriztutako baselizaren erabilera lagatuko du, Udalak udaldian bertan antolatuko den jarduera programazioa kudeatzeko puntu bezala erabiltzeko prestatu ahal izateko. Haien artean, jolas-guneko erabiltzaile gazteei zuzendutako kirol-jarduerak eta osasuntsuak nabarmenduko dira; tokiko inguruneko ondare garrantzitsuaren balioa goraipatu eta ezagutzeko ingurumen-bisitak, Bolunburuko monumentu-multzo eta honen inguruko (Bolunburuko kastroa, La Mellako monumento-multzoa…) bisita historikoak eta familiei zuzendutako aisialdirako jarduerak (antzezlanak kanpoaldean, herriko ondare-balioa goraipatzen duten ipun-kontalariak edota herriko eta eskualdeko folklorea ezagutzeko hitzaldiak "sorginen korroa" bezalako tokien alboan).

Gainera, komun berri bat eta bertara bizikleta edo oinez hurbiltzea sustatzen duten bideak gaituko dira gunean, bizikleta-aparkaleku bat ezarrita eta autoen erabileraren inguruko disuasio-jarduerak antolatuta, kotxez bertaratzen den pertsona kantitatea murrizteko.

ONDARE- ETA EKOLOGIA-BALIO HANDIA

Bolunburuko jolas-gunea Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako eta Zallan kokatutako espazio bat da, bi erabilera nagusi dituena: paseatze eta aisialdia eta, bestalde, barbakoa- eta piknik-guneen erabilera. Espazio hau ekologia- eta ondare-balio handia daukan leku batean kokatuta dago. Cadagua ibaitik gertu dago eta kontserbazio-egoera oso onean dagoen ur-bazterreko baso bat dauka, berton flora eta fauna aberastasun handia izatea ahalbidetzen duena; matin arrantzalea, igaraba, ur-zozoa edo Quimper- eko barraskiloa bezalako animalia-moten presentzia ahalbidetuta eta, orain dela urte gutxi arte, bisoi-europarra ere bazegoen, eta espero dugu laster itzultzea bertara. Kultura-ondareari dagokionez, gune inguruan Bolunburuko monumento-multzoa dago; dorretxeak, baselizk, burdinolak eta errotak osatua. Bizkaia osoan dagoen jaurerri- multzoen eredu onenetakoa da.

Bestalde, guneko erdigunetik igarotzen den bidegorria errege-bide bat da eta, alde berean, Donejakue Bide bezala katalogatua daga. Antzinako errege-galtzadaren gainean eraikitako bidegorria da eta honek parke osoa gurutzatzen du Bolunburuko burdinolatik igarota, Enkarterriko arkeologia arrastoetan ondoen kontserbatuenetakotzat jotakoak dituena.