BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 113,8 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, koronabirusaren pandemiak sortutako kalteak konpontzeko. Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta Ogasuneko zinegotzi Danel Solak udalerriko aurrekontua aurkeztu egin dute ostiral honetan.

Horrela, bada, krisiaren ondorioei aurre egitea izango dute kontu berrik ardatz, bai eta hiru helburu ere: Jendea, enplegua eta ekonomiaren berrindartzea, bai eta hirirako funtsezkoak diren proiektuak sustatzea ere. "Kontu errealistak dira aurrekontuak islatzen dituenak, familiei eta pandemiak kaltetutako sektoreei laguntzeko bide ematen digutenak, aurtengo 2021 urte honetan covid-19ren ondorioz sortutako hainbat errealitateri egin beharko baitiegu aurre", adierazi du Del Campok.

Aurten, iaz baino 4,5 milioi gutxiago izango ditugu aurrekontuan (iazkoak, 118.2 milioi euro), batez ere, Udalkutxa-Foru f¡nantzaketa funtsetatik datozen diru-sarrerak ez ezik udalarenak ere ekonomia-egoera gogorraren karietara eta pandemian hartu izan diren neurriengatik (terrazen tasak barkatzea edo tasa eta zergak izoztea) nabarmen jaitsi baitira

"Pandemian, zorrotz kudeatu dugu gastua, eta Udalkutxa 2019ren likidazio positiboarekin eta 2020ko likidazio negatiboa atzeratzearekin, diru-sarreren beherakada arintzeko eta kontuak koadratzeko aukera emango digu, Barakaldoko pertsonak eta familiak hartuko ditugu kontuan, bizi dugun egoerari aurre egiteko helburu nagusiaz", azaldu du Solak.

Gauzak horrela, aurrekontu proposamen errealista et zorrotzean jasotako 113,8 milioiko aurrekontua kudeatuko du Barakaldok. "Orain arte eskaini ditugun zerbitzuak bermatuko ditugu, bereziki azpimarratuz pertsona eta familia ahulenei ematen zaizkienak, orain inoiz baina hurbilago behar baikaituzte", adierazi du alkateak. Beraz, 2020ko diru-sarreren murrizketari aurre egingo dio Barakaldok, orain arte eman diren zerbitzuetako bat ere bazter utzi gabe eta zorpetu gabe, hori posible baita Udalak osasun betean dauzkalako kontuak eta azken urteetako soberakinak ondo kudeatu direlako.

Aurrekontuaz gainera, Udalak 6,3 milioi euro soberakin dauzka, iazko urte amaieratik gordeta, gizarte-laguntzetako, ekonomia sustapeneko zein hiriko inbertsioetako partidetarako, Covid-19ren ondorioak apaltzeko.

GIZARTE ATALA, ZENBATEKO HANDIENEKOA

Ildo horretan, udalaren eta udal erakundeen kapitulu sozial finkatuak jasotzen du zenbatekorik handiena, 40 milioi euro guztira. "Oso argi dugu lehena pertsonak direla, eta, horregatik, kapitulu soziala da aurrekontuko handiena, hain garrantzitsuak diren zerbitzu hauekin: mendetasunari laguntzea, gizarte-laguntzak edo haurren babesgabetasunari arreta emateko programak", adierazi du Solak.

Alde horretatik, Larrialdietarako Udal Laguntzen partidak milioi bat euro aurreikusten du, eta behar izanez gero, handitu egingo da "laguntza eskatzen duen eta ezarritako baldintzak betetzen dituen familia bakar bat ere laguntzarik gabe geratuko ez dela bermatzeko", azpimarratu du zinegotziak. Gainera, bakardadearen behatokia jarriko da abian, bakardade-egoerak detektatzeko eta etxebizitzan arriskuak prebenitzeko; Berdintasunerako IV. Udal Plana ere, eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako laguntza-txakurren programa sortuko da.Tokiko garapen-agentziaren eta enplegu-zentro bereziaren artean banatutako Enplegua eta Suspertze Ekonomikoa kapituluak 12,8 milioi euroko hasierako aurrekontua izango du aurten, eta horrekin hiriko langabeen laneratzea bultzatu nahi da, bai eta Barakaldoko merkataritza, ostalaritza eta enpresa txiki eta ertaina babesteko eta dinamizatzeko neurriak abian jarri ere.

"Atal honen barruan, enplegu-planak eta ostalaritzari, merkataritzari eta tokiko enpresei laguntzeko neurriak sortzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, zenbait proiekturekin, hala nola Barakaldo Store tokiko merkataritzaren webgunea, bonu-kanpaina berriak ¿", adierazi du alkateak.

Hiriko inbertsioak, batez ere auzoetan, 38,7 milioiko aurrekontu globala izango du aurten, eta horrekin hainbat zerbitzuren mantentze-lanei aurre egingo zaie, hala nola kaleen garbiketari, Kbusari eta abarri, baina baita iriste-erraztasuna hobetzeko, auzoei parke berriak emateko, kaleak hobetzeko eta abarrerako proiektu berriei ere. "Barakaldok erritmo ona hartu zuen, baina Koronabirusaren pandemiak mundua geldiarazi du, lehentasunak aldatuz. Pixkanaka-pixkanaka, gure erritmoa berreskuratzen joan behar dugu, eta gure hiriak aurrera egin dezan bultzatzen jarraitu behar dugu, auzo kohesionatuagoak, eskuragarriagoak eta modernoagoak, iraunkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak dituen hiri baterantz. Barakaldo bat, harro sentiarazten gaituena ", adierazi du Campok.

Alde horretatik, proiekturik garrantzitsuenetako bat Gurutzetako plaza birmoldatzea izango da, bi milioi euroko inbertsioa eginez, bai eta Munoa finkan hobekuntzak egitea, kultura-etxeak birgaitzea edo Lutxana auzoan liburutegi berri bat sortzea ere.

"Erakunde publikoa garen aldetik, gure hirian inbertsio publikoari eusteko betebeharra dugu, enpleguari eusten saiatzeko eta, are, enplegu-aukera berriak sortzeko, obrak eta proiektuak sortuz", azaldu du Solak

Kultura-kapituluak 17,1 milioi euro ditu, eta kultura-jarduera garatzeko 7,1 milioi sartzeaz gain, euskararen aurrekontua (2,2 milioi), Barakaldo Kirolak (6,8 milioi) eta antzerkia (0,9 milioi) ere barne hartzen ditu: "Kulturaren sektorea pandemiaren ondorioak gehien nabaritzen ari den sektoreetako bat da, edo kultura seguruaren programazioaren alde egiten jarraituko dugu", aurreratu du alkateak.

Herritarren Segurtasunerako Arloak 11,6 milioi euro ditu Udaltzaingoaren ekipoak hobetzen eta ibilgailu-flota berritzen jarraitzeko.

Gainera, 2020-2021 aldirako Partaidetza Aurrekontuak gauzatzen ari dira, udal-aurrekontuaren barruan finkatuta daudenak 2,2 milioi euroko urteko partidarekin, 1,1 milioi urteko. "Oraingo honetan, gure aurrekontu parte-hartzaileak pandemiara egokitu ditugu, eta herritarrei eskatu diegu krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko proiektua proposa diezagutela. Teknikariak herritarrek egindako proposamenak aztertzen ari dira eta 1,6 milioi dauzkagu boto gehien jasotzen dituztenak egia bihurtzeko", azaldu du alkateak. "Gainerako 600.000 euroekin, auzoetan zentratutako proiektuak helaraz diezazkigutela eskatuko diegu barakaldarrei, beren auzoen bitartez gure hiriak izandako aurrerapenari eta hobekuntzari uko ez egiteko", adierazi du.