BARAKALDO. Barakaldoko Udalak herritarrei lana bilatzeko jardueran laguntza eta orientabidea eskainiko dien webgune berri bat jarriko du martxan. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa sailak sustatutako ekimen hau Inguralde garapen-agentziaren bidez garatuko da, eta Alfonso Líbano Firestone Fundazioaren laguntza izango du.

Ekimen horri Enplegune izena eman zaio, eta hainbat sektore ekonomikotako zuzendari eta pertsona garrantzitsuen laguntza izango du. Asmoa da, gainera, komunitatean gizarteko hainbat aditu garrantzitsu sartzea.

Lehen zati honetan, ekimenak bi enpresa-lider izango ditu euskarri, eta pertsona bakoitza lana bilatzeko prozesuan gidatzeko tresnak, esperientziak eta ezagutzak emango dituzte.

Gutxi gorabehera 15 egunean behin, Enplegunek hitzaldi bat emango du www.enplegune.com webgunearen bidez. Proiektu honek, halaber, hizlariei galderak bidaltzeko aukera ematen du. Galderak gehienez ere 15 eguneko epean erantzungo dira, eta curriculum vitaea beren enpresei bidaltzeko aukera ere ematen du, hitzaldi bakoitza hasi eta hilabeteko epean. Dena 'gunearen' bitartez bideratuko da.

Web orriak 'Parte hartu' atala ere badu, eta horren bidez, hizlari gisa parte hartzeko hautagaiak proposatu daitezke, baita nork bere burua ere. Inspiratzen, harritzen eta pozten duten pertsonak izan behar dute. Aldez aurretik, hizlariak gomendatzeko inprimaki bat bete beharko da, pertsona hori zergatik izango litzatekeen egokia esateko, hemen hitz egiteko edo hautagaiaren ezaugarriak nabarmentzeko.

"Azken batean, Enplegune komunitateak ezagutza garrantzitsuak partekatzen ditu online hitzaldi eta aurkezpen laburren bidez. Enplegua bilatzeko edo sortzeko prozesuan nformazioa eta orientazioa modu irisgarrian ematea da helburua. Enpleguari iburuzko elkarrizketa sustatu nahi du, gure munduan merezi duen tokia izan dezan ", adierazi du Juan Antonio Pizarro Inguraldeko Enplegu Arloko ordezkariak.

Dagoeneko bi hitzaldi daude programatuta: 'La proyección en el sector metalúrgico', otsailaren 4an egingo dena, eta otsailaren 18an egingo den 'La carrera profesional en los servicios financieras capital riesgo y Main Network'.