BARAKALDO. Barakaldoko Udalak larunbatean jarriko du martxan Burtzeña, Kastrexana, Urgozo eta Kadagua auzoetara iritsiko den Kbus berria. Flota berriak 9 autobus izango ditu (lau hibrido eta elektriko bat).

Amaia del Campo alkateak ostiralean goizean aurkeztu du Kbuseko flota berria, diseinua aldatuta, koloreak hiriaren irudi korporatibora egokituz. "Barakaldok aurrera egiten jarraitu behar du. Kbusek bere zerbitzua herritarrek eskatzen dituzten beharretara egokitu behar zuen. Kasu honetan, auzorik altuenek eta erdigunetik urrun zeudenek aspalditik eskatzen zuten zerbitzu hori", gogorarazi du alkateak. "Baina zerbitzuak ingurumena gehiago errespetatzea ere behar genuen, modernoagoa eta adinekoei eta mugikortasun urrikoei egokituz, eta hori bete egiten da kontratu berri honekin", azpimarratu du.

Izan ere, flota berriak 4 autobus hibrido dauzka, bai eta elektriko txikiago bat ere. Gainera, bederatzi ibilgailuek beheko solairu iriste-errazago bat, informazio-pantaila, zaintza-kamerak, gailu elektronikoetarako kargagailuak eta doako wifi konexioa dauzkate.

Halaber, autobus guztiak prestatu dira gidarien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren gailuekin. Horretarako, manparak instalatu dira covid-19 saihesteko.

AUZO BERRIETARAKO ZERBITZUA ETA ENPLEGUA SORTZEA

Horrela, Kbusa Burtzeñaraino hleduko da, zirkular bihurtzen den 1 linearen handitzeari esker. "Hau zen auzoko bizilaguneneskaera handienetako bat. Aldaketa horri esker, erraz lotu ahal izango dira Gurutzetarekin, Barakaldoko erdigunearekin, Lutxanarekin eta Kastrexana edo Kadaguarekin, 3 linea berriak ere geltokia izango baitu auzoan ", adierazi du Del Campok.Beraz, zirkularra izango da 1 linea, eta Urban auzoan (Labe Garaiak kalea) izango du irteera eta helmuga.

Maiztasuna 20 minutukoa izango da astelehenetik ostiralera, 6.40tik 22.40ra bi noranzkoetan. Asteburu eta jaiegunetan, maiztasuna 30 minutukoa izango da, 07:00etatik 23:00etara, bi noranzkoetan.2 lineak ere aldaketaren bat izango du, batez ere ibilbideari dagokionez; izan ere, Errekatxo ¿ Lasesarre noranzkoan 3 geltoki berri sortzeko aldatu baita: Erribera etorbidea (Zubitxueta), Azkue 33 eta Azkue (BEC). Linea horren maiztasuna ordubetekoa izango da, 06:30etik 22:40ra Lasesarre- Errekatxo noranzkoan eta 07:00etatik 22:10era Elrrekatxo-Lasesarre noranzkoan.

Kontratu berriak, gainera, egungo lanpostu guztiak subrogatzea eta bost lanpostu berri sortzea aurreikusten du; beraz plantilla 5 gidari berrirekin zabalduko da.

AUTOBUS ELEKTRIKOA 3 LINERAKO

Kastrexana, Urgozo, La Constancia eta Kadagua auzoei zerbitzua emango dien 3 linea gehituta haziko da Kbus zerbitzua, eta Gurutzetako erdigunearekin lotuko hiru ordutan: 08:00etan, 13:00etan eta 18:30ean Kastrexanako noranzkoan, eta 08:25ean, 13:25ean eta 18:55ean kontrako noranzkoan.

"Gobernu taldeak kontratua berria hitzartu zenean agindu bezala, kontratu berria hobetzeko aukerak aztertzen ari dira, hala nola, 3 linearen ordutegia zabaltzea edo Kbusa Kareaga auzora iristea, besteak beste", azpimarratu du alkateak.

Udalak urteak daramatza lanean autobus eredu berri hau martxan jartzeko. "Ez da erraza izan, hainbat zailtasun gainditu behar izan ditugu, baina, azkenean, auzo berrietako bizilagunen borrokak fruituak eman ditu. Biharkoa oso egun garrantzitsua izango da beraientzat, urteetan zehar ukatu zitzaien zerbitzu bat izango baitute, beraz, bihar ospakizun eguna da ", azpimarratu du Del Campok.

Horregatik larunbatean bidaia doan izango da Kbus zerbitzuaren linea guztietan.

"Honelako zerbitzu bat zabaltzeak maila bereko ongi etorria merezi du. Barakaldarrek autobus berriak eta oraingo Kabusek eskaintzen dituen hobekuntzak ezagutzeko aukera izan dezaten nahi dugu: autobus jasangarriagoak, iriste-errazagoak, erosoagoak eta modernoagoak", adierazi du alkateak.