BARAKALDO. Inguraldeko Behatoki Sozioekonomikoak Gizaker enpresaren bidez azaroko lehen astean egindako ikerketaren arabera, Barakaldoko herritarren % 43ak sare sozialak erabili ohi ditu normalean, hau da, hamar pertsonatik, lau.

Kolektibo horretatik, gehienek (% 38,5) ezagutzen dute udalaren facebook kontua, eta 6,83ko nota ematen dio; % 18,3k twitter kontuari jarraitzen dio, 6,71rekin baloratuta.

Azterlana udalerriko barruti guztietako 650 pertsonari egindako telefono-deien bidez egin da, eta udalaren web-orriari ere egiten dio erreferentzia. Web-orriaren erabilera-maila txikiagoa da (inkestatutako pertsonen % 25ek kontsultatu ohi dute), baina balorazio positiboa ere jaso du (6,83).

Nabarmentzekoa da sare sozialen erabiltzaile dela adierazten duen % 43tik, gehienek Facebooken alde egiten dutela (% 38,5), eta, ondoren, Instagramen alde (% 26,1) eta Twitterren alde (% 13,4). Erabiltzaile gehienek sareak erabiltzen dituzte aisialdiko artikuluen (% 58) eta politikako artikuluen (% 53,7) berri izateko. Kanal horietan egunean 1,40 orduz egoten dira, batez beste.

Udalak herritarrekin dituen komunikazio-bideei dagokienez, % 27k uste du ez dagoela "ezer" egungo sistemak hobetzeko martxan jar daitekeenik, eta %45ek ez daki edo ez du erantzuten.

Azkenik, datuen arabera, Barakaldoko herritarrek telefono mugikorra erabiltzen dute egunean 1,6 orduz, batez beste, telefonoz hitz egiteko. Era berean, gailu elektronikoak erabiltzen dituzte, hala nola tabletak edo ordenagailuak lanarekin zerikusirik ez duten gaietarako, egunean 1,05 orduz, batez beste..