BARAKALDO. Urtero ospatzen den enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lehiaketaren hamabigarren edizioak baditu irabazleak. Atzo goizean, azaroak 4, sari-banaketa egin zen eskualdeko zortzi udalerrietako alkateen presentziarekin.

Lehiaketa Portugaleteko Udalak antolatu du aurten, Ekonomia, Sustapen eta Enplegu Sailaren (Behargintzaren) bitartez, gainontzeko udalerrietako behargintzekin elkarlanean. Pandemiak eraginda, aurtengo edizioan proiektuak aurkezteko epea bertan behera geratu zen, eta berriro martxan jarri zen ekainaren 1etik uztailaren 21era arte.

106 enpresa-idea aurkeztu dira hamabigarren edizio honetan, guztira 182 pertsona inplikatu dira, horietatik 123 emakume eta 59 gizon. Ideia guzti horietatik, 19 proiektu aukeratu ditu epaimahaiak, eta horien artean, guztira 8.500 euroko balioa duten sariak banatu dira.

Lehiaketa honen hamabi edizioetan zehar 1.865 enpresa-ideia aurkeztu dira, guztira 3.095 pertsona baino gehiago parte hartu dute, 1.910 emakume eta 1.185 gizon. Edizioetan zehar, parte hartzaileen bataz besteko adina jaitsiz joan da, azken edizioetan 23 urtekoa izanik.

Lehiaketa honen helburuen artean kultura ekintzailea eta enpresen sorrera herritarrei gerturatzea da, baita udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak eta berriak diren ideak sustatzea eta enpresa kultura babestea eta zabaltzea tokiko ekintzialeen artean. Hori enpresa-sare jakintza herritarren artean hobetuz eta eskualdeak negozio-aukera berria den sustatzaile gisa duen zeregina zabalduz lortuko da.

Ekimen hau herritar guztiei zuzentzen zaie, banaka edo taldeka, gutxienezko taldeko partaideen %50a lehiaketan parte hartzen duten eta udalerrirako beharrezkoak eta berriak dire enpresa-ideak aurkezten dituzten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroen parte diren udaletan erroldatuta egon beharko dira.