BARAKALDO. Hurrengo astelehenean, hilak 14, Barakaldoko Haur Eskolak hain berezia izango den 2020/2021 ikasturteari hasiera emango diete. Dagoeneko prest daude egoera berriari aurre egiteko. Garbiketa zerbitzua indartu da, neurri desinfektatzaileak abiarazi dira eta segurtasun-distantziari eutsiko zaio. Asteartean goizean, Barakaldoko alkate Amaia del Campok ikasurtearen aurkezpena egin zuen Jorge Diaz Haur Eskoletako zuzendariarekin batera.

Barakaldoko Udalak hiru haur-eskola ditu. Bata Artegabeitian, bestea Llanon eta azkena Urbanen. Aurten, matrikulazioa, alarma egoerak eten behar izan zuena, Barakaldoko Haur Eskoletako kide izan nahi zuten familia guztiei lekua utziz amaitu da, eta, beraz, ez dago itxaron zerrendarik. Eskolek 180 plaza baino gehiago dituzte 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Zehazki, Arteagabeitako udal-eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 101 ikaslerentzako lekua du; Llanok eta Urbanek, berriz, 0 eta 2 urte bitarteko 41 ikasle har ditzakete.

"Udal instalazio hauekiko jendearen konfiantza nabaritzen jarraitzen dugu. Horregatik sentitzen dugu inoiz baino ilusio handiagoa geure eskoletako ateak berriro irekitzeko. Eta desberdina izango dela dakigun ikastaro berezi bati aurre egiteko egiten dugu. Horren ondorioz, hainbat egokitzapen egin behar izan ditugu matrikulatutako adingabeen eta eskoletako irakasleen segurtasuna bermatzeko, baina Barakaldoko Haur Eskolen ezaugarri izan den zerbitzuaren kalitatea murriztu gabe ", adierazi du Amaia del Campo alkateak.

"Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailek ezarritako parametroei jarraituz egindako egokitzapenekin, adingabeentzako ingurune segurua bermatzen da, gure eskoletara joaten diren adingabeek behar duten arreta, maitasuna eta hurbiltasuna alde batera utzi gabe", azpimarratu du alkateak.

"Ziur nago Udalaren, familien eta eskoletako langileen ahaleginarekin eta inplikazioarekin hain bestelako ikastaro bat aurrera ateratzeko gai izango garela, adingabeen eta familien arretaren kalitatea murriztu gabe", azpimarratu du alkateak.

UDAL HAUR ESKOLETARAKO PROTOKOLO BERRIA

Hiru Udal Haur Eskoletan ezarritako segurtasun protokolo berrian ikasgelak eta materialak sarriago garbitu eta desinfektatuko dira: goizez, eguerdiz eta arratsaldez. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak kontuan hartuta, eta udal-eskoletan matrikulatutako adingabeentzako ingurune segurua bermatzeko asmoz, neurri batzuk hartu ditugu, jarduera-protokolo batean jasota. Hauek dira nabarmentzekoak:

  • Adingabeen sarrera eta irteera mailakatua.
  • Sarreran tenperatura hartzea.
  • Bizikidetza-talde egonkorrak sortzea, beste bizikidetza-talde egonkorrekin kontakturik ez izateko.
  • Ahal den neurrian, bizikidetza-talde egonkorrak zatituz egingo dira jarduerak, eta, horrela, harremanak murriztuko dira.
  • Hezitzaileek musukoa eramango dute ikasleekin eta gainerako langileekin harremanetan jartzean.
  • Zentroak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak indartuko dira.

"Neurri guztien helburua ahalik eta ingurune seguruena sortzea da, familiek seme-alabak ahalik eta lasaitasun handienarekin utz ditzaten, ondo zainduta egongo direla jakinda", adierazi du Diazek. "Ezin ahaztu dugu helburu hori lortzeko beharrezkoa dela familien inplikazioa eta lankidetza, etxean tenperatura hartuz zentrora joan aurretik, eta ez eramanez 37 graduko edo gehiagoko tenperatura edo covid-19 sintomaren bat izanez gero", gogorarazi du.