BARAKALDO. Barakaldoko Udalak, klima aldaketari aurre egiteko ahaleginetan, hondakin organikoetarako edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina abiarazi du. Atzo, hilak 23, egin zen kanpaina honen aurkezpena.

"Birziklatze ekintza xumearekin, zabor gehiago sortuz planetari kalte egin beharrean, hondakin edo objektu bati bizitza berri bat ematea lortzen dugu", gogorarazi du Delgadok, Elkano eta Bizkaia kaleen arteko bidegurutzean prentsaurrekoa eskaintzen ari zela.

Herritarrak kontzientziatzeko kanpaina honek dibulgazio-materiala banatzea eta birziklatzea errazten du, besteak bete. Barakaldon 2013an bosgarren edukiontzia ezarri zenetik entregatzen den kitaz gain ¿ hondakinak etxean gordetzeko kubo marroi bat, poltsa biodegradagarriak eta bide publikoan instalatutako edukiontziak irekitzeko giltza bat ¿, barakaldarrek bentosa duen zintzilikarioa jasoko dute giltzak uzteko, eta abar.

Alba Delgadok gogorarazi du, urte hasieran, Udalak hondakin organikoetarako edukiontzi marroia hiri osora zabaldu zuela. Izan ere, haren arloaren asmoa kanpaina hau osasun-krisia hasi aurretik abiaraztea zen, baina azkenean ekimena atzeratu egin behar izan zuten.

Edukiontzi marroian etxean sortzen diren landare-jatorriko hondarrak birzikla daitezke, kozinatuak eta kozinatu gabeak, hala nola:

  • Fruta-, barazki-, lekale-, barazki-, ore- eta arroz-hondarrak, ogi-, gaileta- eta opil-hondarrak, bai eta fruta-hezurrak, lore- eta landare-hondarrak, alpiste-hondarrak, baratze-hondarrak, belarra eta zatitutako inausketa-hondarrak ere.
  • Sukaldeko papera, paperezko ahozapiak, kartoizko arrautzak eta kartoi uhindua, zikinak badaude (garbi badaude, paperaren eta kartoiaren edukiontzi urdinean utzi behar dira).
  • Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, bai eta infusioen hondarrak eta poltsatxoak ere.
  • Fruitu lehorren oskolak.
  • Kortxozko tapoiak.

Ingurunean deskonposatzean, jatorri naturaleko hondakin horiek likidoak eratzen dituzte, eta horiek zorupea eta akuiferoak kutsa ditzakete. Halaber, usain txarrak botatzen dituzte eta metanoa igortzen dute; berotegi-efektuko gas horrek CO2 baino eragin handiagoa du klima-aldaketan. "Materia organikoa birziklatuz, arazo horiek saihestuko ditugu eta, gainera, landareentzako ongarri naturala lortuko dugu. Hondakina zena baliabide bihurtzen da. Horrela, lurretik ateratzen dena bertara itzultzen da ", zehaztu du Alba Delgadok.

HITZORDUA ALDEZ AURRETIK, HAZ-EN

Herritarrek doan lor ditzakete kubo marroia, edukiontzia irekitzen duen giltza, poltsa biodegradagarriak eta hozkailuaren imana astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 13: 00etara, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, udaletxean eta Gurutzetako eta Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 010 telefonoan, 944789200 telefonoan edo haz-sac@barakaldo.eus helbide elektronikoan.

Kanpaina Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen du, Barakaldon bosgarren edukiontziaren ezarpena finantzatzen ari baita.