BARAKALDO. Elkarrekin Barakaldok koronabirusa hasi zenetik jasotako informazio-eskaera guztiak erantzun ditu dagoeneko. Horrez gain, Barakaldoko Udalak koronabirusari aurre egiteko hartzen ari den neurrietaz informazioa ematen.

Alarma Egoera hasi zenetik, Alkatetza Arloak berrogei mezu elektroniko bidali dizkie talde politikoei Udalak egunero hartutako neurrien berri emanez, metodo hori aukeratu baita oposizioko alderdiek telelana egiteko hartutako erabakia errespetatzeko.

Hain zuzen ere, Elkarrekin Barakaldoko kideek bost ekipo informatikotatik daukate beren etxeetatik sartzea udal sistemara, bai eta herritar guztientzako B@KQ bidez gaitutako erregistro elektronikora ere; horri esker, udaletxean erregistro formalak egin ditzakete. Horrez gainera, aurrez aurreko zerbitzua daukate Udal Idazkaritzan.

Beste talde batzuk ezin hobeto ari dira tramiteak egiten, eta, beraz, ez dute ulertzen nola esaten duten Udalak ez duela "erregistro telematikorako baliabiderik". Argi dago Udalaren funtzionamenduaren inguruan ez ezik, azken urteotan eta, batez ere, azken asteetan, Berrikuntza Teknologikoaren eta Barakaldoko Sistema Informatikoaren ahaleginari esker, arlo informatikoan egin diren aurrerapen handien inguruan ere ezjakintasun erabatekoa dutela", adierazi du Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziak. Azkenik, Alkatetzako zinegotziak argitu nahi izan du Elkarrekin Barakaldoren kasuan informazioa formalki erregistratzea eskatu dela, "talde honengan konfiantza galdu dugulako, Gizarte Ekintzari buruzko informazioa telefonoz helarazi ondoren, komunikabideetan desitxuratu zutenetik", adierazi du Zubiaurrek. "Une horretatik aurrera, talde horri eskaintzen dizkiogun informazio guztiak idatziz ematen dizkiegu, Udal Arautegiak adierazitakoari jarraituz".

INFORMAZIOA EGUNEAN

Informaziora itzulita, gaur egun ez dago Elkarrekin Barakaldoren erantzun gabeko informazio-eskaerarik. Martxoaren 30ean, zehazki, Bozeramaileen Batzorde bat egin zen, alderdi horrek egindako galdera guztiei erantzuteko, Udalarentzat lan egiten duten enpresek ezarritako segurtasun-protokoloak barne. Jarduten ari den informazio-gardentasunaren froga da, gainera, lan-prebentzioak udal-plantillaren egoerari buruz egunero egindako txostena eman zitzaiela talde politikoei; txosten hori ez zuen alderdi politiko batek ere eskatu orain arte.

"Badirudi ez dugula asmatzen. Informazio-eskaerei erantzuten badiegu, kritikatu egiten gaituzte. Eskatu ez duten informazioa eskaintzen badugu, orduan ere kritikatu egiten gaituzte. Aurreko egunean, berriro gezurtatu behar izan genuen Podemos, eta esan genuen, Alarma Egoera errentagarritasun politikoa bilatzeko erabiliko ez zuelako itxaropena genuela, baina horrelako albisteen bidez manipulatutako eta desitxuratutako informazioak argitaratu izanak agerian uzten du Elkarrekin Barakaldoko zinegotzien porrota ", azpimarratu du.