SESTAO. Sestaoko Udalak organikoa biltzeko bosgarren edukiontzia, marroia, ezartzeko kanpaina abiarazi du. Edukiontziak zabaltzeko txartel elektroniko bat behar izango da, eta aste honetan hasita etxez etxeko bisita informatiboak hasiko dira, herritarrei edukiontzi berria nola erabili behar den azaltzeko. Bisita horretan, edukiontzi marroian hondakinak ondo birziklatzeko kita emango zaie.

Helburu honekin, etxebizitza bakoitzari 10 litroko ontzi aireztatu bat, poltsa konpostagarrien pakete bat, iman informatibo bat eta organikoaren edukiontziak irekitzeko txartel bat emango zaizkio. Herritarrek etxean aurkitzen ez badira, ezarritako egunetan Kasko Plazan (metro geltokian), Las Llanas Zumarkalean (futbol-zelaia), San Pedro Plazan, Hiru Kontzejuen Plazan eta Gran Via - Begoñako Andra Mariaren Parrokiaren Aurrean (metro geltokian) egongo diren informazio-guneetako batera joan ahal izango dute. Horrez gain, larunbatero haurrentzako tailerra egongo dira gune informatiboen ondoan.

Hondakin organikoak gure hondakinen ia erdia dira. Behar bezala bereiziz gero, birziklatze-indizeak %40raino igo daitezke. Hondakinak modu selektiboan jasotzeak aukera ematen du haien tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko eta erraustegira iristen direnen bolumena murrizteko. Gainera, hondakin desberdinak bereizteak atmosferako kutsadura gutxitzen du, eta modu berean aldaketa klimatikoa sustatzen duten berotegi efektuko gas isurketak murrizten ditu. Organikoa birziklatuz, Europak markatzen dizkigun birziklatze helburuak betetzeaz gain, baliabideak aurrezten ditugu eta gure parke eta lorategietarako konposta lortzen dugu.

Sestaon bosgarren edukiontziaren etorrerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.se5tao.com/webgune berria kontsulta daiteke.