bertokoa indartuz Azken hilabeteetan Larrabetzuko Udalak herriko komertzioa sustatzeko kanpaina bat plazaratu zuen Bertokoa Indartuz deituriko. Honen arabera, herriko lokaletan zozketa batean parte hartzeko 10.000 boleto eon ziren eskuragai. Behin zozketa eginda, lehiaketak baditu bere irabazleak. Lehenengo saria Iker Sagastigordiak lortu du, Jagon Fisioterapian erositako 8.075 zenbakidun txartelarekin, 180 eurotan baloratutako saski bat eramanda bere etxera. Jarraian, bestelako sariak 075 zifratan bukatutako boletoa jasotakoen-tzat izan dira, eurek 50 eurotako saskia lortuta. Testua: O. P. / Argazkia: L. U.