BILBO. Ahalduntze-eskolaren helburua da, alde batetik, adin guztietako emakumeen ahalduntze indibidual zein kolektiborako bidea emango duen partaidetzako, topaketako eta gogoetako gunea eskaintzea eta, bestetik, azterketa eta prestakuntza feministarako gune irekia eskura jartzea, herritar guztiak sentsibilizatzeko eta herritar horiek konpromiso aktiboa hartzeko, bereziki gizonez ari garela, emakumeen giza eskubideen alde.

Ahalduntze-eskola indartzea, Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko abenduan onartutako III. Berdintasun Planean hartu zuen konpromisoa da. Horregatik, urritik abendura bitarteko hilabeteetarako aurreikusita dagoen programazioan tailerren eta doako jardueren sorta zabala sartzen da, hainbat gai jorratzen direla: komunikazioa, norberaren zainketa, sexualitatea, enplegua, indarkeria matxista, edertasunaren eredu hegemonikoa, harremanak, maskulinitate berriak? gainera, biztanleriaren sektore diferenteak izan dira xede: emakume guztientzat irekitako tailerrak, berariaz emakume gazteentzat prestatutako tailerrak, adineko emakumeentzat, gizonentzat zein gizonezko eta emakumezko hezitzaileentzat prestatutakoak, herritar guztientzako jarduerak eta abar.

Izena emateko epea irailaren 9tik 20ra egongo da irekita Berdintasun Arloan (Castaños Eraikineko hirugarren solairua), empoderamiento@sestao.eus posta elektronikoko helbidean eta 94 472 90 37 telefono-zenbakian.