BILBO. Muskizen erroldatuta dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentroetan matrikulatuta dauden ikasleek eskuratu ahalko dituzte laguntza hauek. Eskabideak aurkezteko epea datorren asteartean hasiko da, irailaren 17an, eta irailaren 27an amaituko da, ostiralean.

Diru-laguntza hauen zenbatekoa zati berdinetan banatuko da, onartutako eskabide guztien artean. Hori bai, Udalak onartutako oinarrietan ezartzen denez, diru-laguntza bakoitza, gehienez ere, ezingo da 180 euro baino handiagoa izan.

Aurkezten diren eskabideak baloratzeko honako bi irizpide hauek hartuko dira kontuan: familia unitateko kide kopurua eta familia unitateko kideek dituzten diru-sarrerak. Hori horrela izanik, diru-laguntza hauek jaso ahal izateko gehienezko sarrera kopurua 21.062,21 eurokoa da guraso bakarreko familien kasuan; eta 25.535,59 euro, bizikidetza unitatearen kopurua 4 kidekoa edo handiagoa baldin bada. Diru-laguntza jasotzeko eskabidearekin batera, Familia Liburua, banaketarik edo dibortziorik izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, NAN eta Errenta Aitorpena erantsi beharko dira.