Getxoko Udalak martxan jarri du udal euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina. Irailaren hasierarekin batera, Udalak euskararen erabilera sustatu nahi du herritarren artean, eta horretarako euskara ikastera animatzen ditu getxotarrak. Kanpainaren izena 'Matrikulatu Getxoko euskaltegietan!' izango da, eta izena emateko epea laster irekiko da.

“Udalerriko euskaltegiek 2021/2022ko ikasturtean klaseetara normaltasunez joan ahal izateko lan egin dute eta dena prest dute. Gainera azpimarratu behar da dagoen ikastaroen mota eskaintza anitzak ahalbideratuko duela ikasle guztiek behar duten maila egin ahal izatea”, nabarmendu du Irantzu Uriarte, Euskara zinegotziak.

Horrela, 16 urtetik gorakoek aukera handia izango dute udal, Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre ta Lekube eta Bai&By euskaltegietan, maila guztietako ohiko ikastaroekin batera, honako hauek ere izango dira: modulu txikiak, tituluak ateratzeko prestakuntza, autoikaskuntza, mintzatzeko klaseak edo plazerrez ikasteko saioak, presiorik gabe.

6 eta 16 urte bitartekoentzat Algortako Inguma Umeen Euskaltegiak eta Areetako Uztarri Umeen Euskaltegiak eskaintzen dituzte ikastaroak euskara ikasteko eta hobetzeko. Klaseak astean bi egunetan izango dira.

Dendarientzako eta ostalarientzako ikastaroak ere izango dira, eta etorkinentzat eta seme-alabekin euskaraz egin nahi duten gurasoentzat ere.

Bestalde, Egizu elkarteak hainbat jarduera jartzen ditu abian, klaseetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko. Horien artean, Berbalaguna ekimena dago, euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa.

Behar izanez gero, saioak online eman ahal izango dira, baliabide teknologikoen bidez.

DIRU-LAGUNTZAK

Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen ditu 16 urtera artekoentzat zein 16 urtetik gorakoentzat. Azken horientzat HABEk ere ematen ditu.