GETXO. Udalerriko birziklatzeari buruzko datuak ematen dituzten totemak jarri ditu Getxoko Udalak Algortako San Nikolas plazan. Horien helburu nagusia gune publikoen garbiketaz eta birziklapenaz kontzientziatzea da.

Totemak berrerabilitako egurrezko paletekin egin dira, eta informazio-panelen eta hondakin errealen erakustaldia konbinatzen dute, batez ere ontziak (latak, plastikoak….) eta botilak, gure kaleak gehien zikintzen dituztenak, bereziki asteburuetan.

Besteak beste, gogorarazi nahi da, herritar eta merkatari askoren banakako erabakiari esker, Getxon 44,35 kg/biztanle/urteko bildu direla edukiontzi urdinean (kartoia eta papera); 25 edukiontzi berdean (beira) eta 21,54 edukiontzi horian (latak, plastikozko ontziak eta brikak). Eta edukiontzi grisera (errefusa) joaten diren 250 kg/biztanle/urteko gehienak edukiontzi marroira eramateko erronka geratzen zaigula. Alde horretatik, hondakin bakoitza behar bezala gorde behar dela azpimarratzen da.

'Gure etxea garbi eduki dezagun, birziklatu!' kanpaina ibiltaria, Ecovidriok eta Ecoembesek finantzatuta, aipatutako tokian izango da otsailaren 1era arte (astelehena). Handik, Algortako Geltokia plazara eramango da. Egitasmo honen bitartez helarazi nahi den mezua da gure kaleak eta plazak ere gure etxea direla. Gure hiriarekiko ingurumen-konpromisoa handitzeko, beharrezkoa da bereizketa- eta birziklatze-praktika horiek gure eguneroko ohituretan txertatzea.

TOTEMAK

Bi egitura-eredu ikusi ahal izango dira; totem horiak (2 unitate) edukiontzi horian biltzen diren hiru hondakin-motak erakusten ditu, hau da, alde bakoitzean hondakin-mota bat: latak, brikak eta plastikozko ontziak; guztira, 215 hondakin inguru. Ontziaren laugarren aldea edukiontzi horiarekin zerikusia duten edukiak txertatzeko erabiltzen da: bota beharreko hondakinak eta Getxon jasotako datuak.

Beste totem-ereduan (2 unitate), ontzien laginean, beirazko ontzien bilketa bereizia da nagusi, eta alde oso bat hartzen du hondakin-mota horrekin (botilak, poteak eta beirazko flaskoak). Beste aldeetan hiru panel daude, gainerako bilketei buruzko informazioa bereizita dutela: urdina, marroia eta errefusa (edukiontzi grisa).

Egitura horiek herritarrei lagundu nahi diete hondakin batzuen xedearekin izan ditzaketen zalantzak argitzen eta kalitatezko bereizketa bultzatzen.