GETXO. Getxoko turismoak kalte handiak pairatu egin ditu uda honetan koronabirusaren pandemia dela eta. Aurten, ekainetik irailera bitartean, iaz baino % 59 turista gutxiagok bisitatu egin dituzte eskuinaldeko herririk handieneko instalazioak, hala nola Bizkaia Zubiko oinezkoen pasabidea, Turismo bulegoak, Kirol Portua, hotelak eta pentsioak, eta abar.

Ostatu-establezimenduetako okupazioak beherakada nabarmena izan zuen baita ere. Osasun krisiak, besteak beste, "Petit Palace Tamarises" hotela abuztuan ixtea eragin du, hala ere; 2021eko martxoan berriro irekitzea espero dute.

Turismo zinegotzia Irantzu Uriartek adierazi duenez "pertsonen mugikortasuna mugatuta dagoenez, Udalak Getxoko turismoaren komunikazio- eta sustapen-estrategia egokitu du, xede-publiko berriari helarazteko, hots, lokalari eta hurbiltasunari, kontsumoa udalerriko turismo-enpresetara bideratzeko asmoz. Sektore ekonomikoarentzako laguntzak ere jarri ditugu martxan, baita enpresa turistikoenak ere; izan ere, Getxobonoko kanpainaren parte dira lehen aldiz, eta horrek gastua sustatzea ahalbidetzen du".

DATUAK

Ereagako Turismo Bulegoak, ekainaren 21era arte itxita egon zenak, eta Bizkaia Zubia ITGk, ekainaren 24ra arte itxita egon zenak, 9.532 pertsona artatu zituzten (-%64,5). Ereagako bulegoak %70 arreta gutxiago jaso zituen, eta Bizkaia Zubiko ITGk % 53 gutxiago.

Turisten ehunekoa (Bizkaitik ez datozen pertsonak) % 73koa da. Jatorri guztietako bisitariek egiten zuten behera, batez ere atzerriko eta erkidegoko turismoak, mugikortasun-murrizketen ondorioz (-%88); hala ere, 919 turista atzerritar iritsi ziren Getxora. Estatuko turismoa bisitari guztien %59 da, 5.627 turista (%49,9 2019an) -atzerriko turismoaren beherakadak eragindako igoera-. Jatorriaren arabera, lehen postuan Madril dago, ondoren Katalunia eta Valentziako Erkidegoa. Atzerriko turismoan Frantziakoa da lehena, ondoren Erresuma Batukoa eta Alemaniakoa.

Bizkaia Zubiko ibilbideko bisitak (12.012) %64 jaitsi ziren. Bertaratutako gehienak Bizkaikoak (2.782) eta Madrilgoak (2.016) ziren.

Abra-Getxo Kirol Portuan igarotzen ari diren belaontzien bisitak %66 jaitsi dira; udan porturatu ziren 76 belaontzietatik %34 estatuko turistei dagozkie eta %53 Frantziakoei.

Hotelen okupazioari buruzko datuek ere pandemiaren eragina islatzen dute: hoteletako batezbestekoa %44,51ra jaitsi da (-%39,49), eta pentsioetan, ohikoa denez okupazio handiagoa izaten dute, baina %65,77ra jaitsi da (-%19,9). Hoteletako batez besteko egonaldia 1,9 egunera jaitsi da, baina pentsioen batez besteko egonaldia 2,47 egunera iritsi da.

Hilabeteei dagokienez, nabarmentzekoa da abuztua, turismo-hilabete nagusia, batez besteko okupazio-indizea % 66,2koa izan baita Getxon, eta 2,61 egunekoa batez besteko egonaldia.