GETXO. TAO zerbitzua Santa Ana, Romo, Zugatzarte, Algorta eta Ereagara zabaltzeko proposamena egin du Getxoko Udalak. Santa Ana osoan, ia Romo osoan, Zugatzarteko 40 partzelan, Algortako gune batzuetan eta Ereagan udan soilik jarri nahi da aparkatzeko mota hau.

Proposamen berriak 2017-2030rako HMIP, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planak aurreikusten dituen aukerak biltzen ditu, hau da, TAO guneak zabaltzea, eta prozesu parte-hartzaile baten eta herritarrekin, adituekin, alderdi politikoekin eta mugikortasunean inplikatutako erakundeekin partekatutako lan baten emaitza izan zen.

Proposamena udal talde politikoekin partekatzen ari da aste honetatik aurrera, elkarrizketa erronda bat zabalduz, beren iritziak era iradokizunak biltzeko, ondoren hori 2021ean zehar abian jarri ahal izateko adostasun handienak lortze aldera. Proposamena merkataritzako alorrarekin ere partekatzeko asmoa dago. Errondaren ondorioek azkenean ezarriko den proposamena ekarri beharko dute; webgunean eta hainbat lekutan jarriko da ikusgai, herritarrek kontsulta dezaten, eta behar bezala jakinaraziko da.

BERRITASUN NAGUSIAK

Berritasun nagusiak honako hauek dira: araututako aparkaleku-eremua Santa Ana osora zabaltzea, ia Romo osoan ezartzea, Zugazarten 40 partzela handitzea, eta Algortan, Telletxetik barrena handitzea Piñaga kaleraino, hori ere barne; Maria Goiri kaleko zati bat; Euskalherria kalea Foruen biribilgunearen eta Alangobarri kalearen artean; Juan Bautista Uribarri kalea, Santiena kalea, Alangobarri kalea eta Alango kalea, Foru eta Eretza artean. Basagoiti etorbidean ere, Torrene edo Orobiorekin bat egiten duen lekuan, Tellagorri plazan edo San Nikolasen.

Halaber, espres eremuak (merkatarien eskaria) bi eremutan ezartzea proposatzen da: Algortako geltokiko zabalgunean eta Areetako Las Mercedes kalean. Era berean, udaletxearen atzeko udal-orubean aparkatzea goizeko ordutegian arautzea proposatzen da, Epaitegiei, San Ignazio herri ikastetxeari, Ogasun Bulegoari eta Ertzaintzaren ertzain-etxeari zerbitzua emateko.

Azkenik, Ereagako hondartzaren inguruan aparkatzeko zerbitzu arautua ezartzea ere planteatzen da, soilik udan, ekainetik irailera.

2019an TAOk 1.414 plaza arautu zituen (1.029 Areetan eta 388 Algortan, bataz beste 28 plaza murriztu baitziren Algortan, lanak direla eta). 152.621 bat pertsonak erabili zuten zerbitzua eta 903.102 aparkatze egin zituzten.