- Datorren asteko larunbatean, irailak 5, jendeak Getxoko Balkoiak lehiaketan saritutako lanez gozatzeko aukera izango du Muxikebarri zentroko Ereaga Aretoan. Ekimen hau pasa den martxoan abian jarri zen berrogeialdian zehar bertoko sorkun-tza artistikoa sare sozialetan bultzatzeko asmoarekin.

Jasotako 108 lanen artean hamar saritu dira eta horiek zuzenean an-tzeztu edota erakutsiko dira datorren asteko ikuskizunean, 19:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude Kultur Etxearen ohiko salmenta-guneetan.

Publikoaren erreakzio gehien jaso dituzten bideoen artean, honako parte-hartzaile hauek atera dira garaile: Martín del Busto (irudi-muntaia), Andoni Martínez Barañano tenorra (kantu lirikoa), Leyre Mesa González (kantu lirikoa), Germán Núñez (time-lapse argazkigintza) eta Xabier Gutiérrez Zaballa, Villamonte Live taldekoa (musika).

Bestalde, lehiaketaren epaimahaiak honako irabazle hauek izendatu ditu, kalitate irizpideak kontuan hartuta: Celeste de Lourdes Agüero eta Garazi Basterretxea (txotxongilo-antzerkia), Estíbaliz Igea Erviti (musika lirikoa), Fernando Álvarez Cuesta (musika), Amaia Etxebarria (musika klasikoa) eta Anabel Muro (antzerkia).

Horiez gain, epaimahaiak beste bi lan nabarmendu izan ditu, ikuskizunean zehar accesit aipamena jasoko dutenak, Félix Goxenziaren stop motion lana eta Gabriela Andrearen zuzeneko musikaren bideoa, hain zuzen ere. 600 euro esleitu zaizkio emandako hamar sarituei.