GETXO. Nautikaren eta uretako irristatze-kirolen sektoreei lotutako enpresa-haztegi bat sortuko du Getxoko udalak kirol portuan. Ekimen hau Getxoko Udalak daukan Ekonomia Sustatzeko politikaren barruan dago, eta helburu nagusia koronabirusaren ondorioak arintzea da, gizarte-berrikuntzaren, gizarte-ekonomiaren eta ekintzailetzaren esparruan.

Lokalak 225 metro koadro inguru ditu, eta 16 lanpostu, erabilera anitzeko gelak eta bilerak egiteko gelak hartzeko aukera emango du, malgutasunez ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere har ditzaketenak.Inbertsioaren bolumen osoa 298.000 €ingurukoa da, eta 2020ko udaren osterako erabilgarri egongo dela kalkulatzen da.

EKINTZAILETZA-ZENTROA

Kirol-portua HUB hori sortzeko kokaleku gisa hautatzea bermatzen dute proiektu berritzaileak modu aplikatuan garatzeko dituen ezohiko baldintzek eta lehendik dagoen nautika-komunitatearekin interakzioan aritzeko aukerak, eta, aldi berean, portuaren eta hiriaren arteko erabileren interakzioaren onurak. Espazio hori sektoreari lotutako enpresak instalatzeko nazioarteko ikuspegia duen erreferentea izatea nahi da, eta bertan tokiko enpresak eta pertsona ekintzaileak, mikroenpresak eta startup-ak sustatzea … HUB bat, berrikuntza-zentro bat eta enplegua eta inbertsioa sortu, erakarri eta atxikitzen dituzten puntako enpresen poloa.

Udalaren ekintza estrategiko eta inbertsio horrek laguntza zuzena ematen die ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dituzten pertsonei edo erakundeei, Covid-19ren ondorioengatik. Horrela, enpresa-helburuak lortzen laguntzen da, eta, aldi berean, udalerrian enplegua eta aberastasuna sortzen dira.