GETXO. Koronabirusak eragindako alarma estatua ezarri zenetik, martxoaren 14an, Getxoko Udalak eskainitako Garbigune Mugikorraren zerbitzua eten egin zen. Bada, aste honetan zehar normaltasunez abiaraziko da berriro, segurtasun neurri guztiak betetzen.

Horrela, zerbitzua eten aurreko ohiko egunetan eta puntuetan eskainiko da, hau da, asteazkenetik igandera, honako ordutegi hauetan: Gobelaurre parkea, asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara; Salsidu eta Ollarretxe kaleak, ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara; Gernika parkea, ostegunetan, 18:00etatik 21:00etara; Andra Mari kiroldegia, ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara; Areetako Geltokia plaza, ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara; Algortako Geltokia plaza, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara; Bidezabalgo anbulatorioa, larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara; eta Iturgitxi eta Basarrate kaleak, igandetan, 10:00etatik 14:00etara.

Hauek dira, besteak beste, Garbikerren Garbigune Mugikorrean utz daitezkeen hondakin motak: pilak, pintura-hondarrak, bernizak, disolbatzaileak eta aerosolak, tonerrak eta tinta-kartutxoak, CDak, DVDak eta kaseteak, iraungitako sendagaiak eta erradiografiak, tamaina ertaineko hondakin elektronikoak eta hondakin ez-arriskutsuak.

Bestalde, gogorarazi behar da Aiboako Garbigune zentrala ere aktibo dagoela, baina modu mugatuan, osasun alertagatik ezarri diren baldintzak betez. Astelehenetik ostiralera irekitzen da, honako erabiltzaile hauentzat bakarrik: etxeko obra txikiak egiten ari diren autonomoak; Bizkaiko bulegoak eta denda txikiak; nekazariak, hondakin fitosanitarioen ontziak utzi ahal izateko; eta Garbikerrekin hitzarmenak indarrean dituzten erakundeak.