GETXO. Koronabirusaren ondorioz sortutako arazoen aurrean herritarrak babesteko eta laguntzeko, Getxoko Udalak elkarrizketarako, koordinaziorako eta gizarte-ekintzarako mahai bat abiarazi du. Mahai horri esker programak, baliabideak eta neurriak jarriko dira martxan, eta hainbat erakundek hartuko dute parte.

Hasiera batean, proiektuak koordinatzeko lan egiten duten erakundeekin sortu da mahaia, eta, ondoren, beste batzuk gehituko dira. Mahaiaren helburua izango da gune egonkor bat izatea erakunde bakoitza eta udaleko gizarte-zerbitzuak egiten ari diren jarduerak partekatzeko eta koordinatzeko, antzemandako kezkak edo behar berriak erakusteko... Azken batean, sareko lana ahalbidetzea eta sinergia posible guztiak aprobetxatzea izango da xedea.

LEHENENGO BILERA

Mahaia atzo, asteazkenean, apirialk 29, bildu zen lehenengo aldiz bideo-dei baten bidez. Bertan, udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek eta Caritas, Sortarazi, DYA, Perualde, Karitateko Alabak, San Nikolas parrokia eta Gurutze Gorria entitateetako ordezkariek hartu zuten parte. Horiek guztiek oso positibotzat jo zuten ekimena abian jarri izana, bakoitzaren jarduna ezagutu eta hobe koordinatu ahal izateko.

Bileran, egiaztatu zen gora egin duela Covid 19 krisiaren ondorioz, artatutako familien kopuruak, erakunde bakoitzak bere lan-eremuak azaldu ondoren; batez ere, elikagaien banaketa, laguntza ekonomikoak, adinekoentzako laguntza indartzea, errefuxiatuei laguntzea... Horrela, sortutako esparruak dauden baliabideen banaketaren koordinazioa hobetzeko eta une bakoitzean sortzen den egoerara egokitzeko balioko du.

Mahaiaren hurrengo bilera datorren asteazkenean, maiatzak6, 10:00etan izango da.