GETXO. Gaur goizean, apirilaren 21ean, Getxoko alkate Amaia Agirrek Algortako Bizkerre kalean dagoen DYA elkartearen instalazioko langileei egin die bisita. Bertan, elkartearen arduraduna den Javier Ardanazeri eskertu egin dio egun berezi hauetan erakundeak egiten ari den lana. DYA elkarteko boluntarioak koronabirusaren aurrean babesteko maskarak banatzen aritu dira azken egunetan herriko hainbat lekutan: supermerkatuetan, metro geltokian, dendetan€

Alarma-egoeran zehar, Getxoko Udaltzaingoari eta Babes Zibilari laguntzeko lanak egiten ari da DYA eta NBEak (maskarak, eskularruak, segurtasun-pantailak, etab.) ospitaletan, klinikatan, osasun-zentroetan, zahar-egoitzetan ... banatzeko lanak kudeatzen ari da. Era berean, alkateak eskerrak eman dizkie, besteak beste, ematen ari diren telefono bidezko arreta eta laguntza psikologikoagatik, pertsonei emozioak eta konfinamendua kudeatzen laguntzeagatik; Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua erabiltzen duten adinekoei etxean laguntzeagatik eta Bizkaiko adineko eta/edo mendeko pertsonentzako etxez etxeko farmazia hornitzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Amaia Agirrek DYAko boluntarioek egiten duten esfortzu eta dedikazio handia goraipatu du eta haiei esan die "pandemia hau hasi aurretik zuen lana garrantzitsua bazen, orain argi ikusten da gizartearekiko duzuen konpromisoaren beharra, jende asko zuen eguneroko lanaren mende baitago. Hau guztia pasatuko da eta gure oroimenean geratuko da betiko, gure esker onarekin batera", esan du Amaia Agirrek.