GETXO. Koronabirusak eragingo duen krisialdia eta horren ondoriozko kalte ekonomikoak arintzeko, Getxoko Udalak laguntza ekonomikoak ematea onartu egin du. Laguntza horiek oinarrizko premiei, ostatuari, prestakuntzarako gastuei, adingabeen eskolatzeari, energiari edota etxebizitzaren mantentzeari erantzungo diote, besteak beste.

Laguntza honek ez du inolako deialdi espezifikorik; izan ere, erreferentziazko Gizarte-langilea arduratzen da izapidetzeaz, egoera baloratu ondoren.

Laguntza berriaren helburua da beren ekonomia kaltetuta ikusi duten pertsonek eta/edo familiek oinarrizko premien gastuetarako laguntza ekonomiko bat izatea ahalbidetzea. Gastu horiek jada jasota daude Aldizkako ez diren udal laguntzetan, baina oraingoan malgutu egin da diru-sarreren eta ondarearen muga, profil berriak, ohikoak izan ez direnak, eskuratu ahal izateko.

Informazio gehiago, hurrengo telefono zenbakietan: Algorta-Neguri (94 4660101), Romo-Las Arenas (94 4660153) eta Getxo-Andra Mari (94 4660130).

GETXO LAGUNKOIA JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO

Romo Kultur Etxean Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan egiten den jarduera fisikoaren talde arduradunak hainbat bideo eta gomendio egin ditu zentroko gimnasioko erabiltzaileentzat, etxean dauden bitartean hainbat ariketa egiten jarraitu ahal izate aldera. Hain zuzen ere, lau bideo (mantentze-gimnasia, indar-gimnasia, pilates eta yoga) eta orri batzuk (indar eta erresistentzia ariketa eta yoga jarrera batzuekin) prestastu dituzte.

Asmoa da baliabide horiek gimnasioa erabiltzen duten 210 laguni bitarteko telematikoen bidez (WhatsApp, e-mail..) helaraztea. Gainera udal web gunean ere eskuragarri daude, interesa duten herritar guztiek eskuratu ahal izateko.