BILBO. Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomiko Arloko zinegotziak adierazi zuenez, “horrela, bada, urteko aldi berezi bati ekingo diogu, non arreta berezia jartzen den kaleen animazioan, argiztapenaren bidez eta txikienei zuzendutako jardueren bidez. Gonbita egiten diegu getxotarrei eta bi sitariei egun hauetan hain espero ditugun opari berezi horiek eskuratzeko aukera izan dezaten".

Bi urte dira Udalak argiztapen horren kudeaketa osoa bere gain hartzen duela, eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuz (234.997,81 ?), komunitate-erabilerako udal-espazioak hobetzen ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak eta udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak, betiere helburu argi batez: instalazio homogeneo, ordenatu, seguru eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz egitea instalazioa.

Aurten, nobedade gisa, Andra Mari eta Gobela kiroldegietako fatxadak argiztatuko dira, baita Telletxeko zati bat -Bidezabalerantz zabaltzen dena- eta Basagoiti etorbideko beste bat gehiago ere.

Argiak pizteko ordutegia honako hau izango da: 07:00etatik 08:30era arte, eta 17:30etik 23:00ak arte igandetik ostegunera, eta 17:30etik 01:00a arte ostiral eta larunbat gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.