BILBO. Egonaldi hau, Getxo Errugbiaren, Euskadiko Errugbi Federazioaren, Getxoko Udalaren eta Iparraldeko klubaren arteko harreman onei esker gauzatu da. “Hegoaldean talde oso maitatua da” Aviron, Álvaro Gonzálezek azpimarratu duenez. Horrek Getxoko udalerriarengan duten uste osoa eskertu die bertan izan diren erakunde desberdinei, bai lehen mailako ekitaldiak antolatzeko ?iazkoa bezalakoa, hots, Europako Continental Shield Txapelketa- bai selekzioen kontzentrazioak, Uruguairena lehenago eta Iparraldeko talde honena orain.

Gonzálezek aipatu duenez, “Getxon errugbiaz mintzatzea oso hedatuta dagoen kirolaz berba egitea da, jende askok egiten duena eta udalerrian oso sustraituta dagoena, gure erreferentziazko klubaren, Getxo Errugbi Taldearen, ibilbide luzeari esker. Horren ondorioz, Aviron taldean ordezkari getxotar bat dugu, Jon Zabala jokalari handia. Horrenbestez, egunotan zuok hartzeak egiaztatzen du gure artean kirol honek garrantzi handia daukala; eta, horrez gain, gure taldeentzat aukera aparta ere bada ikasteko, zuon jokalarien eta talde teknikoaren alboan”.

Euskal Federazioko presidenteordeak, Tomás Epalzak, Aviron bezalako talde bat udalerrian izateak duen garrantzia azpaimarratu du “horrek esan nahi duelako Getxok dituen azpiegiturak handiak direla, Avironen mailako talde batentzat behar bezain erakargarriak”.