Maiatzaren 24an, asteartea, Amorebieta-Etxanoko Konbenioaren 150. urteurrena ospatuko da. Hala ere, hilabete osoan zehar, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu egin du Udalak. Jarduerarik aipagarrienetariko bat dagoeneko San Migel kalean kokatuta dagoen erakusketa izango da, batik bat.

Maiatzaren 24ra arte zabalik, bertaratzen diren zornotzarrek hainbat elementu aurkituko dituzte egun hura nola burutu zen ulertzen lagunduko dietenak. Garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, Hitzarmena bera sinatu zen jatorrizko mahaia da, Josean Goiria zornotzarrak Udalari emandakoa. Erakusketan garai hartako Amorebieta-Etxano nolakoa zen erakusten duen maketa bat ere ikusi ahal izango da. Eta baita 8 informazio-panel ere: bertan azaltzen da, urratsez urrats, Gerra Karlistaren igarotzea Hitzarmena sinatu bitartean.

BISITA GIDATUAK

Patxi Gonzalez aktorea programazioaren koordinatzaileetako bat izan da eta erakusketan jasotako xehetasun, pieza eta panel guztiak inork baino hobeto ezagutzen ditu. Beraz, Gonzalez bera izango da bisitetako gidaria. Lau bisita antolatu dira guztira: maiatzaren 9an eta 11n izango dira, 11:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Bisita gidatuek ordu erdi inguruko iraupena izango dute eta taldeak gehienez 15 lagunekoak izango dira.

IZEN EMATEA

Bisita gidatuak doakoak izango badira ere, aldez aurretik izena eman beharko da. Izen-ematea Zelaieta Zentroko harreran egin beharko da edo 946 300 650 telefono zenbakira deituta; bisitaren eguna eta ordua zehaztu beharko dira.