AMOREBIETA-ETXANO. Laster hasiko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa kalean dagoen Gure Kirolak izeneko kirol eta aisialdi zentroan dagoen Bolategia eraberritzeko lanak. Udalak 16.638 euroko aurrekontua bideratuko du lan horiek aurrera atera ahal izateko.

Lan horiekin, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitza sailak udalerriko kirol ekipamenduak hobetzen jarraituko du, baldintza klimatologikoak ahalbidetzen badute. Obrek Gure Kirolak kirol eta aisialdi zentroko Bolategiko estalkia iragazgaiztea izango dute helburu nagusi eta instalazioen hobekuntza nabarmena ekarriko dute.

Gainontzeko esku-hartzeei dagokienez, sabai-leihoaren gainean dagoen zuntzezko manta kenduko da, bai eta sabai-leihoarenantzinako aztarnak ere. Substratua prestatu eta eskuz garbituko da, ondoren inprimatzeko eta behar den itsaspena lortzeko. Azkenik, estalkiaren junturak eta loturak indartuko dira eta iragazgaizteko bi jeruza berri aplikatuko dira.

BALDINTZA KLIMATOLOGIKO EGOKIAK

Lanak behar bezala garatu daitezen, baldintza klimatologiko egokiak beharko dira; beraz, funtsezkoa izango da obrak egiteko aldia atzeratu dezakeen prezipitaziorik ez erregistratzea. Aldeko baldintzak ematen badira lanak 15 egunetan amaituak izatea espero da.

Aorebieta-Etxanoko Udalak, orain arte erakutsitako etengabeko hobekuntzaren ildoa luzatuz, urtetik urtera inbertsio ahalegin handia egiten du udalerriko kirol instalazioak mantendu eta hobetzeko, kirola espazio egokitu, eroso eta kalitatezkoetan bultzatzeko konpromisoa erakutsiz.