Adin guztietarako proposamenak

Ermua Antzokiak hurrengo asterako programazioa aurkeztu du

11.01.2021 | 13:02

ERMUA. Astero bezala, Ermua Antzokiak hurrengo egunetarako programazioa aurkeztu egin du. Oraingo honetan zuzendari espainiar bik zuzendutako bi film egongo dira ikusgai urtarrilaren bigarren astean.

Larunbatean, urtarrilak 9, eta astelehenean, hilak 11, arratsaldeko 19:00etan, Bernabe Ricoren 'El inconveniente' estreinaldia izango dugu ikusgai. Malagako jaialdian sariak eta Forque-rako izendapenak jaso dituen komedia da. Sinopsiaren arabera, Sarari etxe perfektua erosteko aukera ematen diote. Eragozpen bakarra du: Lola, egungo laurogei urteko jabea, bertan biziko da hil arte.

Bigarren proposamen komertziala Juanma Bajo Ulloa arabarraren azken lana da, 'Baby' titulukoa. Igandean eta asteartean arratsaldeko 19:00etan gozatu ahal izango dute ikusleek. Sigteseko jaialdian saria jaso du eta Feroz-deitutakoetara izendatuta dago. Laburpenak dioenez, drogaren mendekotasuna duen neska gazte bat erditu egiten da. Haurtxoaz arduratzeko gai ez dela, umeen trafikoan aritzen den emagin bati saltzen dio, eta gero damutu egiten da. Ume jaio berria berreskuratzen ahaleginduko da.

Azkenik, igandean gaztetxoentzako saioan 'Rocca cambia el mundo' tituluko eta Katja Benrath zuzendutako filma alemaniarra ikusteko aukera eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 2018koa da eta Alemaniako haurrentzako filma onenaren saria jaso du. Laburpenak adierazten du Rocca neskatila ausarta, dibertigarria eta nahastezina dela. Hamaika urte ditu eta ez da gurasoekin bizi, bakarrik bizi da etxe handi batean. Beldurrik gabe eta jakin-minez beteta.

noticias de deia