Herriko talde eta elkarteei zuzendutako diru-langutza eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago Ermuan eta Udalak epe honen luzatzea onartu du irailaren 10era arte. Horrela ekimen, jarduera edo proiektuak egiten dituzten hainbat eremutako herriko kolektiboentzak bideratuko diren laguntza ekonomikoak izango dira eskatu ahal izango direnak hurrengo egunotan. Hala nola, ingurumena, gizarte-ekintza, nazioarteko lankidetza, kultura, berdintasuna, ekintza soziosanitarioa eta euskara sustatzeko diru-laguntzak izango dira banatuko direnak, guztira 163.809 euroko kopurua izanik.

Partida garrantzitsuenak edo kopuru aldetik handienak, nazioarteko lankidetza eta kulturarekin zerikusia dutenak izango dira. Lehenengoari dagokionez, alde batetik, Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako egindako lankidetza-proiektuak bultzatu nahi dira, eta, bestetik, sentsibilizazio-kanpainak Ermuko udalerrian sustatzen jarraitzea. Horretarako, 58.650 euroko aurrekontua adostu da.

Kultura eremuan, berriz, 54.500 euroko aurrekontua izango dute. Horrela, kultura hedatzeko programak, proiektuak edo jarduerak sustatzeko eta babesteko laguntzak, bai urtero, bai noizean behin, udalerriko irabazi-asmorik gabeko kolektiboek eta elkarteek gara ditzaketenak indartu nahi dira.

Ekintza soziosanitarioak 17.659,3 euroko diru-laguntzak izango ditu beren jarduera Ermuan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteen proposamenak ekonomikoki garatzen laguntzeko, bazterketa-arriskua duten edo bizitza osoa garatzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen egoerak hobetzeko, ikuspegi soziosanitario zehatzagoarekin.

Ingurumenari dagokionez 10.000 euro bideratuko dira hiri osasuntsua, lagunkoia, irisgarria eta ingurumenarekiko konprometitua izan dadin eta ingurumen-hezkuntzarekin inplikatuta egon dadin bultzatzea helburu duten ekintzak indartzeko.

Kopuru berdina izango du berdintasun eremuko laguntzak, udalerrian zuzenean edo zeharka edozein jardun-eremutan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan garatzen diren programak edo jarduerak finantzatzen laguntzeko.

Bestalde. gizarte-ekintza jarduerak udalerrian egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten elkarteen jarduerak garatzen laguntzea da helburua, jarduera horiek bazterketa-arriskua duten edo bizimodu osoa garatzeko zailtasunak dituzten kolektiboen egoera hobetzera bideratuta badaude. Linea honek 8.000 euroko aurrekontua du.

Azkenik Euskarak 5.000 euro banatuko ditu. Hainbat gizarte-eremutan euskararen erabilera eta presentzia erreala sustatzeko garrantzi bereziko programak garatzen laguntzeko helburuarekin zuzenduak izango dira.

Diru-laguntza ezberdin hauek eskatzeko prozesua zabalik dago dagoeneko eta eskaerak Internet bidez aurkezteko aukera ahalbidetu dute, webgune korporatiboko egoitza elektronikoaren bidez.

Epeari dagokionez, udal arduradunek adierazi zuten beharrezko datuak eta eskaera-orriak irailaren 10era arte arratsaldeko 15:00etan aurkeztu ahal izango dira. Era berean dokumentazia, eskabide-eredu eta informazio gehiago behar izanez gero iragarki-taula digitalean dago eskuragarri.

Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren Udalak ekimen, jarduera eta proiektu ezberdinak babestea beharrezkoa ikusi du, baita talde eta udalerriko elkarteei diru-laguntza ezberdinak luzatzea.

Zentzu honetan ere eta kultura eremuaren ikuspegitik diru-laguntzak eskaintzeaz gain, Ermuako Udaleko Kultura Sailak irailetik abendura bitartean Ermua Antzokian eskainiko diren ikuskizunen programazioaren berri eman du. Gustu guztietarako eta estilo ezberdinetako 17 ikuskizunekin osatua.