ERMUA. Atzo arratsaldean, ekainak 8, Ermuko helduentzako komikien irakurketa klubak ikasturteko azken saioa ospatu zuen. Guztira, zortzi komiki irakurri dituzte, koronabirusak eragindako zailtasun guztiak gaindituz. Azken hiru hilabeteetan, telematikoki egin behar izan dituzte saioak.

Ikasturte honetan irakurri eta komentatutako lanak, horietako batzuk formatu digitalean, honako hauek dira:

  • Modotti: una mujer del siglo XX - Ángel de la Calle
  • Desastre - Mamen Moreu
  • Batman: año uno - Frank Miller
  • El loto azul - Hergé
  • El tesoro de Lucio: una novela gráfica sobre la vida de Lucio Urtubia - Belatz
  • La divina comedia de Oscar Wilde - Javier de Isusi
  • El príncipe y la modista - Jen Wang
  • Heavy. Los chicos están mal - Miguel B. Núñez

Liburutegiko irakurketa klubak hilero 10-20 lagunek egiten dituzten bilerak dira, eta guztiek aldez aurretik liburu bera irakurtzen dute. Bileran komentatu egiten da, iritzia ematen da, irakurketaren bizipena partekatzen da eta obra, gaia eta egilea testuinguruan kokatzen dira, topaketa horiek ikasteko eta gizarteratzeko gune bihurtuz. Liburutegia arduratzen da kluba osatzen duten pertsonentzako aleak lortzeaz.

Komikiak irakurtzeko klubaren lehenengo saioa 2018ko urrian egin zen, eta helduei zuzendutako taldeen artean berriena da. Kike Infame arduratzen da irakurtzeko klub honetako saioak dinamizatzeaz.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da. Irailean irakurketa-kluben denboraldi berri bat hasiko dela aurreikusten da. Jarduera honetan interesatuta bazaude, deitu 943 17 92 12 telefonora edo bidali zure datuak biblioteka@udalermua.net helbidera.