Laura Fernandes mallabitarraren kasuan, berak bultzatu eta sortu duen ekimenak txikien entretenimendua eta ikaskuntza ahalbidetzen ditu. Izan ere, Youtuben sortu berri duen Ipuinkontalauri kanalean, euskera eta gaztelerazko ipuin eta istorio laburrak ikusi eta entzuteko aukera posible egin duelako.

6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzendua dagoen kanal honen bidez, Laura Fernandes, lehen hezkuntza graduko azken mailako ikasleak, askotan ikusi izan duen hutsune bati erantzun nahi izan dio. 22 urteko mallabitar gazteak, unibertsitateko ikasketak eta euskerazko klase partikularrak uztartzen ditu eta edukiak eta ariketa ezberdinak lortzeko YouTube moduko sareetan begiratzen zuela adierazten du. "Bertan euskerazko entzumen ariketen falta zegoela ikusi nuen eta egoera honetan denbora soberan izan dudanez ipuin labur batzuen bidez edukiak sortzea bururatu zitzaidan".

Horrela, eta momentu zail hauetan, haurrak dibertitzeko, balioak ikasteko eta entzumena praktikatzeko aukera izango duten istorio laburrak egiten ditu, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta testua eta marrazkiak, sorkuntza propiokoak izanik.

"Hasiera baten ez nekien nondik hasi baina telebistan entzun nuen esaldi batek gaur egun bizitzen ari garen egoera gogorarazi zidan. Pertsona baten falta sentitzen duzu, baina ezin zara berarekin egon eta horrela Igande gozoak ipuina sortu nuen. Modu erraz baten urruntasunean maite dugun gentea irudikatzen dauen istorio bat da, ikusteko itxaron beharra. Baina azkenean denok berriz ere elkartuko gara", adierazten du Laurak.

Bertan, Eneka eta bere amoraren arteko harreman berezia laburbiltzen da. Igande gozoetan amona etxera joaten zen eta bien artean munduko ogitorrada onenak egiten zituzten. Igande baten amona gaixotu egin zen eta ezingo ziren elkartu. Eneka oso triste ipini zen, bere falta zuelako, baina amonak telefonoz deitu zionean "zuk ningan pentsatzu eta zure ondoan agertuko naiz", esan zion eta horrela poztasuna berreskuratu zuen amora berriz ere ikusi zuen arte.

Bigarren ipuinak Otto har tza, guraso eta umeen arteko gaizki-ulertuek ekar ditzaketen haserreak eta beldurrak agerian usten dira. "Era batean gizarteko baloreak barneratu, ikasi eta entzumena lantzen jarraitzeko balioko dute. Orain feminismo eta berdintasunaren aldeko ipuin bat prestatzen ari naiz", azpimarratzen du gazteak.

Ipuinkontalauri kanalaren atzean lan asko dago. "Denbora gutxien eramaten didana ipuina sortzea da. Hau da sormena lantzea ez zait asko kostatzen baina gero testua marrazki bidez azaldu behar da, audioa jarri eta editatu". Dena den, Laurak konfinamenduko ordu luzeei aurre egiteko denbora pasa bikaina aurkitu du, baita normaltasunera bueltatzen garenean mantentzea espero du. "Prin tzipioz kanalarekin jarraitzea espero dut, ahal dudan neurrian humeei laguntzeko, edukiak hartzeko eta zergatik ez, irakasleak ere baliabide moduan edukitzeko".