ERMUA. Koronabirusaren krisia hasi zenetik itxi behar izan duten saltokiei zaborraren tasa bertan behera uztea erabaki du Ermuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Neurri honek euren jarduera gutxienez % 75a murriztu behar izan duten establezimenduei eragingo die baita ere.

Ermuak, guztira, 505.000 euro bideratuko ditu osasun-krisi honen eragina gutxitzeko neurrietara. Neurri horiek arriskuan dauden kolektiboei zuzenduta daude: ikasle gazteak, familiak, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak, ETEak, eta abar.

Erabaki hori bat dator gure udalak osasun-krisi honek izan dezakeen eragina gutxitzen saiatzeko hartu duen laguntza-neurriekin. Horrekin, ahal den neurrian, herritarren bizi-kalitateari eutsi nahi zaio. Laguntza horiek arriskuan dauden kolektiboei, ikasle gazteei, familiei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta ETEei zuzenduta daude batez ere. Gainera, herritar guztiei aplikatu ahal izango zaizkien neurriak daude, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa atzeratzea.

Ermuko Udalak 505.000 euro bideratuko ditu neurri sorta horretara, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk areagotzeaz gain. Laguntza horiek hainbat mailatako erakundeek - Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak, besteak beste- jada hartu dituzten beste neurri batzuk osatzen dituzte. Laguntzen xehetasun guztiak dokumentu honetan ikus daitezke.

Toki-administrazioa harreman eta elkarrizketa zuzena mantentzen ari da merkataritzako eta ostalaritzako gizarte-eragileekin

Laguntza-neurri horien barne daude tokiko merkataritza-establezimenduetan eta kontsumitzeko laguntzak eta saltokiei propio bideratutako laguntzak, Izarrako lokalen alokairu-kostuetarako diru-laguntzak, Udal-etxebizitzak eskura jartzea eta etxez etxeko laguntza- eta janari-zerbitzuak indartzea.

Ermuko Udalak badaki oso garrantzitsua dela sare ekonomikoari laguntzea, garapen sozial, hiritar eta ekonomiko iraunkorra eman dadin denboran, bizi-kalitatearen maila egokiei eutsi ahal izateko. Urteak daramatza konpromiso hori erakusten, sustapen ekonomikoaren arloan garatutako ekimen ugariren bidez.

COVID-19ren pandemiaren hedapenetik eratorritako osasun- eta ekonomia-krisiaren une honetan, are garrantzitsuagoa da gure industria- eta gizarte-ehunarekiko konpromiso eta laguntza hori, eta, horregatik, Ermuko udalak pandemiak udalerriko enpresa eta familientzat dituen ondorio ekonomikoak arintzeko zenbait neurri abiarazi ditu. Hartutako neurrien ezberdinen artean, adierazitakoa dagoelarik.