ERMUA. Ermuko Abeletxe Nagusien egoitzak koronabirusari aurre egiteko material sanitarioa jasoko du SD Eibar Fundazioaren partez. Konkretuki, erabilera bakarreko 150 buzo eta 10.000 maskara emango dizkio futbol taldearen fundazioak adineko pertsonen egoitzan bizi diren eta lan egiten duten pertsonak babesteko.

SD Eibar Fundazioak bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren programa praktikan jartzeko helburu propioa gauzatu du, "mundu hobea eta justuagoa" posible dela sinetsita, bere webgune korporatiboan hitzez hitz adierazten duenez.

Juan Carlos Abascal alkatea material emari garrantzitsu horrekin horrekin pozarren agertu da eta "konpromiso eta elkartasun keinu handia" dela baloratu du. "Bere inguruarekiko hurbileko erakundea dela eta gaur egun ditugun arazoekiko sentikorra dela erakusten du" erantsiz.

Ez da talde eibartar gorri-urdinak bizi dugun osasun-krisi honetan laguntzeko ekimena hartzen duen lehen aldia. Martxoan, 'Osakidetza' Euskal Osasun Zerbitzuari koronabirusa antzemateko Futbol Liga Profesionalarengandik taldearentzat jasotako test azkarrak eman zizkion, herritarren interes orokorra lehenetsiz, partikularra alde batera utzita. Une honetan lortzen hain zaila den material horren dohaintzarekin berriz ere bere aurpegirik solidarioena erakutsi du.

SD Eibar, inolako zalantzarik gabe, talde ezberdina da, bestekoa. Ipurua zelaian, 'Posible da bestelako footballa-Another Football is possible' mezua irakurtzen dugu, publizitateko marketin mezu bat baino zerbait gehiago dena. Izaera bat da, egiteko modu bat, bere historian, jatorrian eta jendearen izaeran errotutako balio sendo batzuen arabera kudeatzeko modu bat. Erakunde gutxi daude SD Eibar bezalakoak hala hiriarekiko, bere ingurune eta masa sozialarekiko nola errealitatearekiko hain hurbil daudenak.