ERMUA. Martxoaren 14an Alarma Estatua deklaratu zenetik, jendea telematikoki atenditzen ari da Lanbidek, nahiz eta bere bulegoak itxita dituen. Erakundeak eskainitako zerbitzu guztiak martxan daude, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE), eta espediente guztiak kudeatzen jarraitzen dituzte.

Hala ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuek zailtasunak antzeman dituzte Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriarekin (EPO) lotutako eskaerak eta bestelako izapideak kudeatzeko. Osasun larrialdi egoera honetan eta ondorioz, enplegua galdu duten familia ermuarrek, aipatu DSBE eta/edo EPO eskatu behar badute, eta guztiek prestazio horiek webgunearen bidez izapidetzeko baliabiderik ez dutela jakinik, alkateak eskaera bat egin dio Lanbideko Zuzendaritzari, izapide horiek berrikusteko eta kudeaketa egiteko beste aukera batzuk emateko. Eta Langairen kolaboratzaile izateko eta herritarrei eskaerak laguntzen bideratzeko erakunde gisa jarduteko eskaintza egiteaz batera.

Udalak erakunde horrekin lankidetzan aritzeko egindako eskaintzaren ondorioz, izapidetze-prozedura bat prestatu da. Horretan, DSBE jasotzeko eskubidea izan dezaketela eta Lanbideren atari digitaletik zuzenean ezin dutela egin uste dutenek udaleko gizarte-zerbitzuetara deitu behar dute, izapide hori egiteko laguntza jasotzeko.

Premiaz egin beharreko izapideak ahalik eta gehien errazte aldera, udaleko gizarte-zerbitzuek gida bat prestatu dute, honako kudeaketa hauek egiteko jarraitu beharreko jarraibideak jasotzen dituena:

  • DSBEko eskabide berria
  • DSBEko eskaera berrabiaraztea
  • DSBEko komunikazioak
  • DSBEko jakinarazpenak kontsultatzea
  • Enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko eskaera berria
  • Enplegu eskaera berraktibatzea