- Bihar, martxoaren 12tik aurrera, Durangoko kaleetan hondakin organikoak berziklatzeko edukion-tzi marroiak instalatuko dira. Guztira, 100 bat jarriko dira mota honetako hondakinak ondo kudeatzeko ideiarekin eta horrela, Durangok urrats handi bat egingo du berziklaketari dagonionez. Edukion-tzi berri hauek alde zaharrean ezarriko den bilketa sistema berriarekin batera, hondakinen bilketaren eraginkortasuna hobetzea eta birziklatze tasa handitzea du helburu nabarmenena.

Orain arte, Durango zen bosgarren edukiontzia ez zuen inguruko herri bakarrenetakoa eta zentzu horretan Udal ardunadunek onartzen dute “Durangon baditugu gauza batzuk hobetzeko birziklatzeari eta hondakinen bilketari dagokionez, baina saiatuko gara norabide horretan pauso sendoak ematen. Udaletik lanean jarraituko dugu Durango berdeago bat lortzeko”.

Zentzu honetan, bihartik aurrera edukiontzi berriak jarriko dira eta udalak etxe guztietara eta erakunde ezberdinetara txartel bat bidaliko du egunotan, edukiontzi horiek ireki ahal izateko. Era berean, udalak alde zaharrean hondakinak biltzeko sistema berri bat ezartzea adostu du bizilagunekin eta merkatariekin.

Bestalde, orain arteko sistema bertan behera utzi eta aurrerantzean altzariak eta etxeko tresnak jasotzeko modua aldatu duela adierazi zuen Udalak. Sistema berriak telefono bidezko abisua beharrezkoa du eta 900 701 016 telefonora deitu beharko da zerbi-tzua burutu ahal izateko. Altzariak atera eta erretiratzeko egunak igande, astearte eta ostegunak izango dira, 20:00etatik aurrera.